Euskal Herriko rockaren historia hizpide izango, Lobianon egingo den hitzaldi-ikastaroan

15.12.11
Kultura eta Gazteria

‘Doctor deseo’ talde bilbotarraren buru eta lider Francis Diezek eta Baga-Biga ekoiztetxeko kideak Ritxi Aizpuruk Euskal Herriko rockaren historia hizpide izango dute, Lobiano Kultur Gunean egingo den hitzaldi-ikastarotxoan. Ekitaldia datorren asteko asteazkenean, Tomas Deunaren egunean, egingo da, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Sarrera librea da nahi duen pertsona ororentzat. Muga bakarra, aretoaren edukiera izango baita.

‘Doctor Deseo’ taldeak kontzertua emango du Ermua, datorren urteko apirilaren 20an. Emanaldia Antzokian izango da gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Ikuskizun hori doan ikusteko aukera izango dute bi pertsonak, bertaratzen direnen artean sarrera bi zozketatuko baitira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu