EMOEk ‘desioak jasotzeko eskutitza’ izeneko lehiaketaren II. edizioa deitu du

19.12.11
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteak –EMOEk- bigarren urtez ‘desioak jasotzeko eskutitza’ izeneko lehiaketa deitu du. Gure mezu edo desioak idazteko eskutitz ereduak ekimenean parte hartzen duten establezimenduetan jaso ditzakegu. Eskutitzak idatzi eta gero, denden atarietan utz ditzakegu, Olentzeroren figura duten ontzietan. Gogoratu behar lehiaketan parte hartzeko ez dugula deus ere erosi beharrik.

Lehiaketan hiru kategoria aurreikusita daude. Kategoriak adinaren arabera sailkatu dira: infantilak, jubenilak eta pertsona helduak. Sariak horietako bakoitzean ondorengoak dira:

  • Infantiletan: MP5 erreproduzitzailea.
  • Jubeniletan: argazki kamera digitala.
  • Helduetan: tableta elektronikoa.

Jasotzen diren eskutitza guztiak epaimahai batek jaso eta baloratuko ditu, orijinalenak eta gatz gehien dutenak sarituko dituelarik.

EMOEren jarduera honek herriko udalaren eta Eusko Jaurlaritzako antolatu dira Merkataritza Sailaren laguntza jaso du.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.