BMren supermerkatu berria zabalik

20.12.11
Gizartea

Uvesco taldeak -BM, Netto, Amara eta Ercoreca markak biltzen dituenak-supermerkatu berria ireki du gaur Zeharkale 37an. Denda Wat Direcciones enpresa ohiko eraikinean kokatu da, Aritzmendi pilotalekuaren parean eta BI-3302 errepidearen alboan.

Supermerkatu berriaren salmenta aretoak 1.100 metro karratu ditu. Instalakuntzak 73 aparkaleku eskaintzen ditu bezeroentzat. Aparkaleku bi ditu bata estalitakoa eta bestea zabalik, eraikinaren goiko aldean. Denda zabalik izango da hamabi orduz etenik gabe, goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean, astelehenetik larunbatera. Barne dituen sekzioak harategia, arraindegia, urdaitegia, izoztuak, frutattegia, parafarmazia, lurrin-denda, baserriko eta urte-sasoiko produktuak, elikadura osasungarria, drogeria eta okindegia.

Sei milioitako inbertsioa egin da, dendan 24 pertsonek lan egiten dutelarik

Supermerkatu berria Zeharkale 37an, Wat Direcciones enpresa ohiko eraikinean kokatu da eta 4.234 metro karratu hartzen ditu. Dendak 1.796 metro karratu azalera du eta horietatik 1.100 salmentara dedikaturik daude. Eraikinak hiru altuera ditu: kale parean salmenta aretoa, tarte oinean eta eraikinaren goiko aldean aparkalekua.

Uvesco taldeak sei milioi euroko inbertsioa egingo du Ermuan supermerkatu berria irekitzeko, hedabideetara bidalitako mezu batean adierazten duenez. Dendan hogeita lau (24) pertsona ari dira lanean. Uvesco taldeak aurten zabaldu duen bosgarren establezimendua da, supermerkatu horietan 212 lanpostu berri sortu dituelarik. Inaugurazio berriei eta Erkoreka zentruak integratzeari esker, Uvescok %30 denda geiago dituela adierazten du.

Merkatal etxe berri horren etorrerarekin ermuarron aukerak gehiagotu egin dira, aukera gehiago baitugu herrian bertan. Gaur egun zenbait denda txikiez gain, Ermuan supermerkatua dute Eroskik -San Pelaioko Center eta Gipuzkoa Etorbideko City- eta Dia etxeak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.