‘Ingurumena zaintzeko zereginean, guztiok bat’, kanpaina

20.12.11
Gizartea

Ingurumena zaintzea eta gure herria garbi mantentzea, ermuar guztion egitekoa da. Gabon jaien atarietan gauden honetan, birziklatzea oso garrantzitsua dela gogorarazi nahi dugu udalak, horretan guztiak lagundu behar dugularik. Horren harira, udalak eta merkatari eta Ostalarien elkarteak ekimen bat hasiko dute, gure erosketak norbanakoari paketatu diezaguten eta egiteko horretan birziklagarriak diren materialak erabil dezaten. Horrela hala dendak nola bezerook iraungarritasunaren alde elkarlanean jarduteko aukera izango baitugu.

Kanpainan nahi duten dendari guztiek parte hartu ahal izango dute. Kanpainaren helburua merkatarien inplikazio eta konpromisoa lotzea da eta, bide batez, erosle eta bezero garen guztiona.

Merkatariek azpimarratu nahi izan dute paketeak erantsitako balioa dutela, horietan bilgarri egoki eta zaindua erabiltzen denena eta, are gehiago, iraungarritasunari mesede egingo dioten material aproposak erabiliz gero. Irizpide horiei jarraiki, material gutxiago erabiliko baititugu, erabilitakoak erabilgarriak izango eta birziklagarriak baita ere.

Laburbilduz, kanpaina horren barne gure erosketak paketatzerakoan horiek pertsonalizatu egingo zaizkigu eta erabilitako materialak birziklagarriak izango dira. Pakete bakoitzak txartel bat eramango du erantsita, bertan osagai guztiak birziklatu ahal izateko argibideak adieraziko zaizkigularik. Paketeari ‘Ingurumena zaintzen, guztiok bat’ lelo aduen txartela erantsikoz aio, hori ere birziklagarria izanik.

Lotutako albisteak

Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Haylen musikari frantsesak Ermuan kantatuko du

Lobianon datorren larunbatean, 20:00etan
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"