Eskualdean eta Bizkaian baino merkeago da Ermuan kirola egitea

22.12.11
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak (UKEk) ermuarroi oro har eta kirolarioi batez ere mesede egingo digun neurriak aplikatuko ditu 2012an. Erakundeko Zuzendaritza Batzordeak aho batez onartu du 14 neurri aplikatzeko erabakia. Neurriok, hobekuntza suposatzen dute eta ahalegin garrantzitsua suposatuko dute, zerbitzu gehiago, kalitatezkoak eta prezio hobeagoetan eskaintzen duen konpromisoarekin bat etorriz”.

Neurririk garrantzitsuenak laburbilduta, ondorengoak dira:

Txartel indibidual juniorra ezartzea, aukera luzatuz urtean zehar -abenduaren 31era arte- 18 urte egiten dituzten gazteentzat.

Txartel familiarra ezartzea 24 urtera arteko seme-alabak barne har ditzan. Horretarako, seme-alabak gurasoen etxebizitzan bizi beharko dira.

19 urtetik gorako helduentzat banakako txartela eratzea.

Hileko ikastaroetako prezioak sinplifikatzea, soilik bi tarifa utziz: oinarrizko tarifa eta plus tarifa.

Oinarrizko tarifa: aerobic, mantenu gimnasia, dantzak, irristaketa, bodypower, zuzenduriko igeriketa, aquagym ordutegi finkoan edo fitnessa egin nahi dutenentzat:

Oinarrizko tarifa
Egun 1/astean 2 egun/ astean 3 egun/astean
12,25 € 23,80 € 32,05 €

Plus tarifa: Pilates, areto txirrindularitza edo streching ordutegi zehatzean egin nahi dutenentzat:

Plus tarifa
Egun 1/astean 2 egun/ astean 3 egun/astean
14,35 € 26,95 € 34,90 €

Prezioen %20ko beherapena egingo zaie, bi jarduera egitea erabakitzen dutenentzat. Deskontua kopururik txikienean egingo da.

Plus tarifa ezartzea 16 urtetik gorakoentzat, baldin eta fitness praktikatu nahi badute eta Oinarrizko zein Plus tarifako jarduerak egin nahi dituztenentzat, egun edo ordutegira mugatu gabe. Tarifa 39,95 euro izango dira, noiznahiko ordutegian.

Squashera jolastea doan izango da asteko egun eta ordu guztietan.

Horrez gain, instalazioen erretserbak egitean bazkideei %16tik %33,5era bitarteko beherapenak aplikatuko zaizkie.

Edozein argibiderako deitu kiroldegiko 943 179 218 telefonora, idatzi bertako clientes@imdermua.es e-postontzira edo hurbildu bertako bulegoetara.

Neurri guztien berri ematen duen eskutitza pdf formatuan uzten dizuegu jarraian.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke