UKEk 500 bazkide berri egin ditu 2011 urtean
Udal Kirol Erakundeak (UKEk) 4.055 bazkide ditu une honetan. Horietatik 500 bazkide berri egin amaitzear dugun 2011n urte honetan. Datu hori alkateak eman zuen azaroko plenoan, 2012 urterako Ordenantza Fiskalak onartzeko bilkuran, non UKEko Zuzendaritza Batzordeak proposatutakoak berretsi ziren. Bilduko bozeramale Iker Saenz de Zaitegik, eztabaidan taldeak UKEko ordenantzek aurka bozkatuko zuela aurreratu zuen. Ikerrek hitza hartu zuenean emandako iritzia ondokoa da: “gure gestioa herrira begira egin behar dugula, jakiteko zer gertatzen ari den eta jendea zergatik joaten den Eibarrera kirola egitera, zergatik joaten den Mallabira edo Durangora, zergatik dauden arazoak AFErekin. Gure ustez ez nahikoa da. Herriko familia guztien sentsibilitatea jaso beharra dagoela uste dugu, ahalegin ikaragarria eginez beren seme-alabak beste herri batzuetara eramaten dituzten gurasoen sentsibilitatea. Jakin behar dugu zergatik alde egiten duen jendeak beste herri batzuetara”.
Jarraian ondokoa erantsiz, “hori dela gure lan-ildoaren helburua, jendea asebetetzea, jendea instalazio horietaz harro egon dadin. Guk uste dugu instalazio horiek oso egokiak direla, baina ez da horrela, haien aprobetxamendua ez dator bat jendeak nahi duenarekin. Gure iritzian, lan egiteko arlo batzuk ditugu, azkenean gure kirol-instalazioen errendimendua eta aprobetxamendua egokiena izan dadin”. Horiek dira bilkurako aktan jasotako hitzak.
Ermuko kirol zerbitzuen ratioa Euskadiko bataz bestekoaren gainetik dago
Erreplikaren txandan, alkateak Saenz de Zaitegik azaldutako ikuspegiarekin ez zetorrela bat adierazi zuen. “Nire ustez, inguruko herrietatik, Zaldibartik, Eibartik eta Mallabitik, jende gehiago etortzen da hona Ermutik herri horietara joaten dena baino. Nolanahi ere, dakidana da kanpotik jende asko etortzen dela. Eta dakidana da azken urtean UKEk 500 erabiltzaile irabazi dituela; hortaz, norbaitek uste badu herritarrek txarto irizten dietela kirolzerbitzuei, ditugun datuek ez dute ikuspegi hori berresten. Egia da, era berean, Ermuko kirolzerbitzuak ratioen aldetik, Euskadiko kirolzerbitzuen erabileraren gainetik daudela”.
Carlos Totorikaren esanetan, “Azkenik, guretzat, sentikor izateak ez du esan nahi AFEren presioen aurrean amore ematea. Erakunde horrek nahi du haiek erabiliko duten zerbitzuaren kostua gainerako herritarrek ordaintzea. Guk kontrakoa pentsatzen dugu. Gure ustez, insolidarioak dira kirol-zerbitzuak ordaintzen dituzten gainerako herritarrekin. Beraz, guk AFEkoei kobratzen ez badiegu, ez gara serioak izango, AFEren gastuak gainerako herritarrek ordainduko dituztelako”.
“Guk poz-pozik hitz egingo dugu AFEkoekin haiek nahi dutenean, baina guk ere zerbait esan nahi dugu kontu horri buruz” erantsi zuen. “Ez dut arazo berezirik ikusten; aitzitik, uste dut Ermuko UKEko instalazioak oso duinak eta prezioak egokiak direla, eta denboran zehar eusten badiegu, beste batzuek eusterik ez badute ere, kalitatearen eta prezioaren arteko erlazioa egokia delako eta instalazioek eskari handia dutelako da”.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n