Haur-parkea nagusi izango da, datozkigun jai eta oporretan

26.12.11
Kultura eta Gazteria

Gabonetako Parkea gaur arratsaldeko 16etan hasiko da eta herriko haur eta gazteek izango dute xede datozen jai eta opor egunetan. Parke hori kiroldegiko pista nagusian jarriko da abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean, gaur goizean, abenduaren 31ko arratsaldea eta urtarrilaren 1a salbu. Aurtengo edizioan gaztetxoek ohiko atrakzioez gain, irakurtzeko txokoa eta ipuin-kontalarien saioak izango dituzte berriz ere, antzinako edizioetan arrakasta lortu baitzuten. Parkea goizez eta arrtatsaldez egongo da irekita. Goizez hamaiketatik arratsaldeko ordu 1era bitartean. Arratsaldez, lauetatik zortzietara bitartean. Egun bakoitzerako sarrerak bi euro kostako ditu eta sarreran bertan eskuratu ahal izango da. Parkean aurkituko ditugu puzgarriak, ludoteka, ohe elastikoak, junper, bideo konsolak, irakurtzeko txokoa, ipuin-kontalariak, tailerrak, jokoak eta abar. Parte hartzen dituztenek besteak beste Antxitxiketan taldea, Txindurri taldea, Anaitasuna Ikastola eta Kultur Zentroak.


Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu