Herriko II. San Silbestre proba

29.12.11
Kirolak

Gaztela-Leoneko Atletismo Elkarteak eta Ermuko Ostots Triatloi Taldeak elkarlanean jardun eta herriko II. San Silvestre lasterketa aurten ere antolatu dute. Pasa den edizioan arrakastaren ondoren 200 petson baino gehiago partaidetzarekin, Ermuko Ostots Triatloiaren blogaren arabera, proba errepikatzea erabaki dute. Lasterketa lehiakorra izan ordez herrikoia izango da eta urteari agur esateko korrituko da, urtearen azken egunean –abenduaren larunbata 31n-. Probari hasiera emango zaio arratsaldeko 5etan. Irteera eta helmuga Orbe kardinalaren plazan egongo dira. Edonork har dezake parte eta doakoa da.

Bete beharreko ibilbidea Merino Memorialean erabiltzen den bera izango da eta horrek 2,5 kilometroko luzera izango du. Antolatzaileek iragarri dutenez bi bira eman ahal i zango dira, lehenengoa taldeak beteko da parte hartzaile guztiak elkarrekin batera joanez. Bigarrena aldiz, libre izango da eta korrikalari edo parte hartzaile bakoitzak erabakiko du bere abiadura. Nahi duen guztiak har dezake parte, doakoa baita. Parte hartzeko modu guztiak baliozkoak izango dira: oinez, korrika eginez, haur jaio berrien gurditxoaz, gurpil-aulkiaz, mozorroturik, eta abar…

 

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke