Desiorik onenen eskutitz bigarren lehiaketako saridunak erabaki dira

29.12.11
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak bultzatutako ''Desiorik onenen eskutitz'' bigarren lehiaketako saridunak erabaki dira. Aipatzekoa da jende dezentek parte hartu duela. Hori dela eta, 200 gutun baino gehiago jaso dira, hau da, pasa den urtean baino gutun gehiago, elkartearen merkataritza-establezimenduetan Olentzero irudia dituen hainbat postontzitan. Aldi berean, bai haurrak bai helduak parte hartu dute lehiaketan bere desio onenak adieraziz.

Epaimahaiak edozein motatako gutunak aztertu ahal ditu; gutun batzuek jostailu-zerrendekin, beste batzuek desio unibertsalekin (ez egoteko goserik munduan, ez egoteko jostailu-gabeko haurrik, eta abar) eta beste gutun batzuek hunkigarriagoak. Haurrak egindako gutunetan aipatzekoa da bere zintzotasuna; hori dela eta, haurra pilo batek ez zuten jolasarik nahi, beraien familiarentzako lana baino. Gutun askotan jasaten ari garen krisialdia aurten ere agertu da.

Lehiaketaren saridunak

Epaimahiak originaltasun eta zorroztasun irizpideak erabili ditu lehiaketako gutun saridunak erabakitzeko. Jarraian, lehiaketa irabazi duen jendea eta lortu dituen opariak agertzen dira:

''Desioren onenen eskutitz'' bigarren lehiaketaren saridunak
Maila Pertsona sariduna Saria Gutuna
Helduak Nerea Izagirre Mingo Taula grafikoa Atzitu gutuna
13-18 urtekoa Sheila Carnero Casal Argazki-kamera digitala Atzitu gutuna
7-12 urtekoa Andrea Heredia Benito MP5 erreproduzigailua Atzitu gutuna

Ermuko Udalak, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eta herriko zenbait ikastetxek lehiaketa antolatu dute. Gainera, Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak parte hartu duen jendeari eskertu nahi dio herrian egiten diren ekimenetan jendearen partaidetza gogoan izatea liluragarria delako.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.