‘Artarrai’ dendaren erakusleihoak lortu ditu botorik gehienak herri bozketan

30.12.11
Gizartea

Herritarren iritziz Gabonetan Ermuan izan dugun erakusleihorik politena Goienkalen dagoen ‘Artarrai’ dendarena izan da. Hori ondorioztatzen da webgune korporatibo honen bidez egin dugun herri bozketaren emaitzak aztertuz gero. Herri bozketan seiehun eta hamabost pertsonek hartu dute, hau da, web gunearen bidezko partaidetza handiena da. Horietatik 220 bere botoa eman diote ‘Artarrai’ dendari. Sailkapenaren bigarren postuan Goienkaleko ‘Cocoliso’ denda dugu, 129 boto bildu eta gero. Hirugarren tokia Diputazio kaleko ‘Sukei dekorazio’ dendarentzat izan da, 43 boto lortu baititu. Sukei herriko pasa den Gabon erakusleihoen lehiaketako irabazlea izan zen, epaimahai profesionalak hala erabakita. Laugarren postuan Zubiaurre kaleko ‘Virginia Pascual’ sukalde altzarien dendarako izan da, eta bostgarren postua "Anboto" Burdindegirako baita Zubiaurre kalean ere.

Lehiaketan parte hartzen duten establezimenduek hori adierazten duen agiria jarrita dute. Parte-hartzaileek erakusleihoak prest izan eta horrela mantendu beharko dituzte abenduaren 13tik urtarrilaren 6ra bitartean. Horrez gain, argiztatuta izan beharko dute, gutxienez, gaueko hamarrak artean.

Ermuko 25 establezimenduk beren erakusleihoak apaindu dituzte udalak antolatu duen herriko bigarren erakusleihoen lehiaketarako. Izena eman duten guztiek bere erakusleihoak dotore jantzita dituzte abenduko 13tik. Ekimenaren xedea herriko kaleak bizi, girotsu eta jendez egon daitezela izan da, Gabonetako jaietan gertatu ohi den bezala. Lehiaketan bi sari izango dira, lehenengoa epaimahai profesional batek erabakiko du; bigarrena berriz herritarrok webgune korporatibo honen bidez herri bozka egingo, non edozeinek beren iritzia eman ahal izango duen. Herri bozkan parte hartzen duten guztien artean EMOEko produktu-sorta zozketatu da.

Bozketaren emaitzak

Ermuko Gabon erakusleihoen II. lehiaketaren sailkapena
Zenbakia Erakusleihoa Denda Boto-kopurua
9 Artarrai Artarrai 220
11 Cocoliso Cocoliso 129
1 Sukei Sukei 43
14 Virginia Pascual Virginia Pascual 39
17 Ferretería Anboto Ferretería Anboto 33
19 Lotalo Lotalo 31
20 El Baúl El baúl 23
25 Toldos Orbe Toldos Orbe 20
12 Elenco 2 Elenco 2 14
8 Estanco Solozabal Estanco Solozabal 11
23 Peluquería Marfil Peluquería Marfil 11
24 Peluquería Ainner Peluquería Ainner 9
10 Colchonerías Etxedreams Colchonerías Etxedreams 7
6 Dskaro Dskaro 6
4 7 Colores 7 Colores 5
22 Floristería Mª Asun Floristería Mª Asun 4
2 Enter Informática Enter Informática 2
13 Sare Informática Sare Informática 2
16 Nina Nina 2
18 Bolsos Sagardui Bolsos Sagardui 2
5 Joyería Senén Joyería Senén 1
7 Vintage Vintage 1
3 Ramos Moda Ramos Moda 0
15 Peluquería Truccos Peluquería Truccos 0
21 Egaña Egaña 0
    Guztira 615

Zozketaren ondoren pertsona sariduna Silvia Rojas Rodríguez izan da. Ermuko Udalaren ordezkari batek eta EMOEko Presidenteak atzo goizean zozketa egin zuten. Alde batetik, Ermuko Udalaren ordezkariak (Jesús Portugal) eta EMOEko Presidenteak (Loli Bello Perosanz) saria Abiapuntu bulegoan saridunaren lehengusinari eman diote sariduna Ermuan ez zegoelako eta beste alde batetik haiek ¿?rekin batera Artarrai dendaren titularrari diploma bat eman zioten.

Lotutako albisteak

Imagen
12.05.25
‘Ermuak Erabakitzen du’ 2026ko Aurrekontu-partehartzaileen prozesua hirugarren fasean sartuko

Maiatzaren 19tik 30era bozkatu ahal izango ditugu bideragarriak diren 31 proposamenak, behin betiko zerrenda zehazteko
Imagen
12.05.25
Zabalik XXXIX. Xornadas das Letras Galegas

Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera