Udal liburutegiak herriko idazleek egindako liburuak irakurtzera Gabonetan animatzen du

30.12.11
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak egun hauetan Ermuko idazleek egindako liburuak toki nabarmen batean jarri ditu jendea irakurtzera animatu eta herriko sortze-lanari baliozkotasuna emateko asmotan.

Besteak beste, Txabi Arnalen Huracán edo Caja de cartón haurrentzako liburuak daude, Crisantos Cenera “Tinín”en Martzoaren 11ri buruzko bi argitalpenak, Teresa Amalia Martínezen olerki liburuak, Euskal Birusak argitaratutako Ermuan kantuan kantategia, José Antonio Gonzaloren Toni Torpedo eta José Manuel González “Brasi”ren Piel de Plátano eleberriak edo Borja Vivancoren Cultura y técnicas de gestión de ONGs.

Liburu guzti hauek Gabonak pasatu arte maileguan hartu edo, erretserbatu daitezke, mailegatuta egotekotan.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat