Emakumeen Topalekuaren 2012ko lehenengo hiruhilerako ikastaroen eskaintza berria

03.01.12
Berdintasuna

Ermuko Emakumeen Topalekuak, Jabekuntza eskolaren barruan, hiruhileko ikastaro berrien eskaintza adierazten du. Guztira lau kurtso emango dira urtarrilaren 16tik martxoaren 3ra arte.Ikastaro guztiak 5 euroko prezioa izango dira.

Lehenengo ikastaroa ''Coahing-a, lidergoa, emozi-adimena eta generoa'' deitzen da. Kurtsoa datorren urtarrilaren 16an hasiko da eta otsailaren 27 arte iraungo du. Interesatuta daudenetarako Emakumeen Topalekuan ikastaroa emango da arratsaldeko 17:45etatik 19:45etara, azken eguna salbu; kasu honetan arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara. Ikastaro honetan, emozio-adimenaren teorian oinarrituta eta jarduera praktikoak eginez, emozio ezberdinek gure garapenean duten eragina ikusiko da; entrenamendu- eta coaching-ariketak egingo da, norbere buruaren ezagutza eta hobekuntza sustatuz. Hori guztia generoaren ikuspuntutik egingo da eta emakumeok lider legez garatzeko aprobetxatu ditzakegun zailtasunak eta aukerak aztertuko dira.

''Zaintzeko denbora'' izeneko tailerran zaintza zer den eta zer suposatzen duen emakumeentzat aztertuko da: eskubidea ala betebeharra. Belaunaldi-oztopoak eta ikuspuntu ezberdinak aurkituko dira eginkizun horren inguruan. Amama umezainen, kanpoan lan egiten duten ama gazteen, zaintzaile profesional eta abarren rolak aztertuko dira. Horrez gain, gure burua zaindu beharraren garrantziaz hausnarketa egingo da eta horrek guretzat suposatzen duen erantzukizuna, bai eta zaindari-eginkizuna kontzientziaz, aukeratzeko askatasunez eta gure bizi-kalitatea hobetuz betetzeko. Tailer hau urtarrilaren 19an hasiko da eta otsailaren 23an amaituko da. Emakumeen topalekuan emango da arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Hirugarren kurstoa ''Mugimendu Feministaren sexu-politika'' izango da. Ikastaro hau matxoaren 2an emango da eta bi egun iraungo du. Ikastaro honetan mugimendu feministak, sortu zenetik eta gaur arte, sexu-politikari nola heldu dion ikusiko da. Horretarako ondoko gaien inguruan egingo da gogoeta: sexualitatearen ikuskera ezberdinak, prostituzio eta pornografiari buruzko eztabaida eta arrazaiobideak, lesbianismoa aukera politiko legez, sexualitatearen eta indarkeria matxistaren arteko lotura, transexualitatea, nortasun sexualak eta queer teoria, besteak beste. Kurtsoa Ondarroako Kofradi Zaharrean ostiralean 16:30etatik 20:30etara eta larunbatean 9:30etatik 13:30etara emango da.

Eskaintzen den azken kurtsoa ''Autodefentsa Feminista'' izenekoa da. Hau Lobiano Kultur Gunean otsailaren 25ean goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 15:30etatik 19:30etara emango da. Erasoak identifikatzen ikasiko da eta indarkeria-modu ezberdinen jatorri eta sorburua, eta norbanakoan eta taldean dituen ondorioak aztertuko dira. Eguneroko bizitzako eraso-egoerei erantzun eta konpontzeko mekanismoak ikasiko dira. Espazio bat sortu gura da, geure eskubide eta gaitasunez jabetzeko, konfiantza eta segurtasuna sustatzeko, indarkeriaren inguruko mitoak hautsiz eta emakumezkoen ahulezia fisikoari buruzko estereotipo zaharrak desmitifikatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko