Eguberriko Haurrentzako Parkearen azken edizioa, inoiz baino jendetsuagoa

10.01.12
Kultura eta Gazteria

Eguberriko Haurrentzako Parkeak azken eguen iluntzean itxi zituen ateak. Amaitu berri dugun edizioak inoiz baino jende gehiago bildu du. Guztira udal kiroldegira 3.624 pertsona joan dira. Parkea zortzi egunez zabalik izan dela kontutan hartuta –abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean-, joandakoen eguneko bataz bestekoa laurehun eta berrogeita hamar pertsonatik gorakoa da. Partaideen kopuru hori jarduera udal kiroldegian egiten denetik, handiena izan da. Aurrekoarekin alderatuta, ia laurehun bisitari gehiago pasa dira instalakuntzatik. Parkeko erabiltzaileen ustez, kiroldegiko instalazioak “erosoak dira eta eskura daude, hirigunean bertan”.

Erabiltzaileek eta, batez ere, horien gurasoak jarduerarekin konforme agertu dira eta ekimena ontzat eman dute. Parkean ez da aparteko gertakaririk izan eta, oro har, bertaratutakoek ados agertu dira aparailuekin eta bertan eskainitako guztiarekin.

Parkea zabalik egon den egunetan jende asko ibili da. Arratsaldez joan direnak goizetan joan direnen kopurua bikoiztu dute. Goizez joan direnen bataz bestekoa 145 pertsonatara iritsi da, aldiz arratsaldez kopuru hori bikoiztu izan delarik. Goizez gehien bildutako pertsonak 204 izan dira, abenduaren 30ean. Aldiz, arratsaldez bildutako pertsonen kopururik handiena 356 izan dira, abenduaren 28an, hain zuzen ere.

Jarraian, Eguberriko Haur Parkeko sarrera-datuak jasotzen dituen taula eskaintzen dizuegu, pdf. Formatoan. Taula horretan azken bost urteetako datuak ematen dira, aldaera egin ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu