Ikasleen Gurasoentzako Bilgunea

11.01.12
Gizartea

‘Gusoentzako Eskola’ izeneko egitarau ezaguna berriturik datorkigu aurtengoan. Hemendik aurrera ‘Gurasoen Bilgunerako ikasgela’ izena edukiko du. Ikasturte honetan herrian ditugun ikastetxeetako Guraso elkarteetan ordezkari diren kideak programaren planifikazio eta diseinuan parte hartzeko aukera izan dute, herrian eginiko gizarte eta hezkuntza mahaiko saio baten bidez.

Aipatu mahia erabakitakoaren ondorioz, hainbat aldaketa egin dira. Hori horrela, saioak haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetan bertan egingo dira berriz, eta hezkuntza etapa bakoitzean landuko diren gaiak, egunak eta ordutegiak, elkarren artean adostu dira.

Nolanahi ere, baliabideei etekin handiago ateratzeko eta ahalik eta saio kopuru handiena edukitzeko xedez, saioak bateratu egingo dira elkarrengandik hurbil dauden haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeen kasuan (adibidez, San Pelayo, Anaitasuna Ikastola eta Ongaraikoaren kasuan). Modu horretan, saioa hartuko duen ikastetxeak izen-emate eta eskaeren arabera, bakoitzetik zenbat hartuko dituen.

Haurreskolan eta DBHn dabiltzan ikasleen gurasoentzako saioak komunitarioak izango dira eta Lobianon gauzatuko.

Egitaraua doakoa da eta parte hartzaileek ez dute ezer ordaindu behar. Interesatuek izen emate orria bete eta hori ikastetxean edo udalaren Gizarte ongizate zerbitzuan eman dezakete, urtarrilaren 18a baino lehen.

Egitaraua zehatz-mehatz, gai, egun eta orduen berri izateko, ikus eta eragin behean uzten dizuegun artxiboan. Anima zaitezte eta parte hartu!

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera