Doako azterketa medikoak egingo zaie berriz ere herriko kirolariei

11.01.12
Kirolak

Herriko hogeita sei kirolarik doako azterketa medikoak egin ahal izango dituzte otsailaren 13tik 17ra bitarteko astean. Azterketa horiek posible izango dira, Bizkaiko Foru Aldundiari esker, erakundeak unitate mugikor berezi bat bidaliko baitu zeregin horretara. Azterketak Miguel Angel Blanco udal kiroldegiaren aurrean egingo zaizkie, udal kirol instalazioak erabiltzen dituzten 18 urtetik gorako ohiko kirolariei edota amateurrei. Azterketak otsailaren 13etik 17ra bitartean egingo dira, goizeko 9 eta erdietatik laurak laurden gutxitara bitartean.

Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute udal kiroldegian. Izena emateko epea urtarrilaren 16tik 27ra bitartekoa da. Eguneko bospasei azterketa egingo direla aurreikusi da, hortaz hogeita sei lekuok zozketaz esleituko dira, kopuru hori baino interes gehiago izaten bada. Zozketa urtarrilaren 30ean egingo da, arratsaldeko ordu bi eta erdietan.

Kirola eta osasuna

Ariketa fisikoa aisialdiko jarduera gisa ez ezik, Bizkaiko Foru Aldundiak kirola osasunaren sinonimo gisa bultzatu gura du, betiere kontrol-baldintzen menpean.Horretarako, erakunde honek Kirolaren Medikuntzako Unitate Mugikorra jarri zuen martxan iaz, udal instalazioetan kirola egiten duten pertsona guztiei arreta emateko eta azterketak egiteko.

Baliabide tekniko eta informatiko berrienak ditu eta batez ere prebentzioa da beraren helburua. Osasun azterketa orokorrak eta oinarrizko azterketa bereziak egiten ditu. Ebaluazio fisikoetan ikusten diren arazoak zuzentzeko aholku eta gomendioak ematen ditu. Ibilgailuan ergometria edo esfortzu-testak egin daitezke. Horixe da unitate honek ekarri dituen berrikuntza nagusietako bat.

Ekimenaren nondik-norakoak

  • Nori zuzendua: Udalen kirol instalazioak erabili ohi eta 18 urte baino gehiago dituzten kirolzale amateurrak.
  • Aldez aurreko izen-ematea: Urtarrilaren 16tik 26ra arte. M.A. Blanco Kiroldegian.
  • Zozketa eguna: Urtarrilaren 30ean, eguerdiko 14:30etan, Kiroldegiko Bulegoetan.
  • Kirolarien gehienezko kopurua: 26 pertsona.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da