Beirak erabilera anitz izan ditzake, birzikla ezazu!

12.01.12
Ingurumena

Debabarreneko Mankomunitateak Ecovidrio enpresarekin elkarlanean, ontzien gaikako bilketaren eta, batez ere, beiraren aldeko sentiberatasun kanpaina gauzatuko du bihar Ermuan. Kanpaina Zubiaurre kalean astero egiten den merkatu txikian gauzatuko da hiru ordutan, hots goizeko hamarretatik eguerdiko ordu 1era bitartean. Ekimenaren helburua jasotzen den beira kopurua handitzea eta beira horren kalitatea gehitzea dira.

Kanpaina biztanleri guztira zuzenduko da eta informazio-dinamizazio puntu ibiltari batean oinarrituko da. Informazio-dinamizazio puntu honek, beiraren eta edukiontzi berdera bota beharreko beira ontzien inguruan galdera edo zalantza ezberdinak dituzten herritarrei informatzea du helburu: beiraren birziklapen zikloa, edukiontzi berdean utzi behar dena eta ez dena, gutariko bakoitzaren jarrera pertsonalak beiraren birziklapenaren zikloan duen garrantzia....eta abar. Azalpen guzti hauek oinarri informatiko eta jolas parte-hartzaileetan oinarrituta egongo dira.

Debabarrenak informazio puntua jarriko bihar merkatu txikian, 10etatik ordu 1etara bitartean

Informazio-dinamizazio puntura gerturatzen diren pertsona guztiei, iglu berdean zer utzi behar den eta zer ez den utzi behar ezagutzera ematen duen jolas ezberdinetan parte hartzera gonbidatuko zaie, egunerokotasunean agertzen diren zalantzak argitzeko asmoz. Edukiontzi berdean, soilik beirazko botila, pote eta flaskoak utzi behar dira. Aldiz, ez dira edukiontzi berdean utzi behar, zeramika, portzelana, ispilu eta leihoetako kristalak, bonbila, fluoreszenteak, tapak, tapoi eta txapak, kortxoak, plastikozko poltsak... eta abar. horren zergatiak azalduko direlarik.

Informazio-dinamizazio puntuetako kanpaina hau, Mankomunitateko udalerri guztietan gauzatuko da. Saio guztiak asteroko merkatu txikiekin bat egiteko antolatu dira. Informazio-dinamizazio puntura gerturatzen diren herritarrei, kanpainaren oroigarri gisa, arbel-magnetiko bana emango zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Imagen
29.10.25
I Energia Eguna: ekintza eta parte-hartzea, energia eraldatzeko

Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan