Makineria eskolak luzapena jaso du doako trebakuntza ikastaroak ematen jarraitzeko
Toki Garapeneko udal Alorrak langileria prebentzio alorrean trebatzen jarraitu ahal izango du hiru hilabetez gehiago, aurtengo martxora artean. Eusko Jaurlaritzaren Energia eta Meatzaritza zuzendaritzak trebakuntza jarduera hori hiru hilabetez luzatzeko baimena eman baitu. ‘Lanpostuan jarduteko prebentzio alorreko trebakuntza’ hori (02.1.02 Instrukzio tekniko osagarria) makineriarekin dabilen hainbat langileei zuzentzen zaie. Trebakuntza ikastaroa Obra publiko, jasotze- eta garraio-makinen erabilera eta mantenu eskolan emango da. Ikastaroa doakoa da, diruz lagunduta baitago. Ermuko zentroa ofiziala da, ikasketak homologatuak baititu.
Ikastaro eskaintzaren barne ondoren zerrendatzen ditugun espezialitateak daude:
- Makineria martxan jarri, hori kargatu, bialak, kargatzeko pala eta hondeatzaile hidraulikoaz jarduten duen langilea.
- Garraio makineria, kamioi eta iraulkiaz jarduten duen langilea.
- Onura eta komuneko postuak ezartzea.
Alorrak, eskutitza bidali die eskualdean interesa izan dezaketen enpresei, aukeraz baliatu daitezen langileen prestakuntza gehitzeko eta horien lanari balio handiagoa eransteko.
Jarraian PDF formatuan mailingean erantsitako agiriak uzten dizkizuegu
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik