David Moyua oñatiarraren pinturak ikusgai dago Lobianon

16.01.12
Kultura eta Gazteria

Udal Kultura sailak antolatutako pintura erakusketa jarri berri da gaur bertan Lobianon, hain zuzen ere, behe solairuko bi aretoetan. Bilduma Diego Moyua artista oñatiarrarena da eta erakusketa udal kultura sailak antolatu du. Sailak erakusketa iragartzeko xedez, kartela argitaratu eta zabaldu du herrian zehar. Bilduma ikusgai egongo da datorren uztailaren 29ra bitartean. Erakusketa astelehenetik igandera eta arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean bisitatu daiteke. Larunbat, igande eta jai egunetan baita eguerdiko 12etatik ordu 2etara goizez eta 18:00etatik 20:00etara arratsaldez. Sarrerarik ez da kobratzen, doan da.

Diego Moyua oñatiarra da jaiotzez, nahiz eta orain ez da bertan bizi. Erakusketa hogeita hamabost koadrotik gorako bilduma osatzen dute, zeintzuk Lobianoko hormetan ikus ditzakegu. Guztiak teknika mistoa uztartzen dute; oleoak, collageak, argazki zatiak, eta abar… nahastuz. Horietan hainbat gai jorratu ditu: pertsonen erretratuak, emakumeak, eta abar pintatu dituelarik. Marrazkiok tamaina ertainekoak dira. Horrez gain, erakusketan bi maniki ere jarri ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu