2012ko Garapen Astearen egitaraua definitzen ari da Toki Garapeneko Alorra

18.01.12
Ekonomi Sustapena

Toki Garapeneko udal alorra buru-belarri dabil urteroko Toki-garapen astea eta bere programa prestatzeko. Aurtengo edizio apirilean egitea aurreikusita dago. 2012. urte honetan hainbat aldaketa egingo dira egitarauan herritarron partaidetza suspertzeko. Une honetan lortu beharreko guztia erabakitzen ari dira alorreko teknikari eta lankideek. Hori guztia zehaztu eta behin-betiko egitaraua prest dagoenean ezagutzera emango dugu.

Toki-garapen asteko egitarauaren baitan, alorrak ideia sortzaileen, negozio ideia berritzaileen eta enpresa proiektuen Juan Torres lehiaketa gauzatuko du. Lehenengo atal edo lan-ildoan ahalik eta jende gehienak parte har dezala nahi da eta, horretarako aurten, parte hartu eta baldintzak betetzen dituen edozein gaztek bere proposamenak aurkeztu ahal izango ditu.

Aurre-izenematea otsailaren 10era artea zabalik dago, hori barne

Edizio honetako aldaketarik behinenak; ideia sortzaile eta negozio ideia berritzaileen artaleko sariak herriko dendetan erabiltzeko erosketa-txekeetan emango dira. Atal honetan sei sari emango dira. Parte hartzaileek bere kasa –hiruko taldeetan- edota ikastetxearen izenean aurkeztu ahal izango dira. Azkenik, aurten atal honetan parte hartzeko aurre-izenematea ezarriko da, proiektua prestatu eta aurkezteko laguntza eskatzen duten guztiei denbora eskaini ahal izateko.

Aurtengo leloa, zuzena da, gazteek erabiltzen duten erregistroan eginikoa; ausartzen? Jakin badakigu, pertsona guztiak ideia onak izaten ditugula eta, gazteek, askotan harritzeko gaitasun franko dituztela. Hortaz, aurrera, jauzi bat besterik ez dago, pentsatu eta erakusteko erabakira. Lehiaketa, aukera paregabea dugu, gai garela erakusteko.

Lehiaketara aurkezten diren lan eta proposamenekin erakusketa jarriko da Toki-garapen asteko egunetan. Ez utzi, aukera paregabe hau pasatzen. Ausartzen? Aurrera!

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena