Lobianon gauzatuko diren tailer berrientzako izen-ematea zabalik

19.01.12
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak Lobiano Kultur Gunean aurtengo lehen hiruhilekoan egingo dituen tailerrak aurkeztu ditu. Eskaintza irekia da eta herritar orori zuzentzen zaio. Tailerren berri emateko kartela argitaratu eta zabaldu da. Izen emateak atzo hasi ziren eta urtarrilaren 27ra arte edo dauden plazak bete artean zabalik mantenduko. Izen-emateagatik ordaindu beharreko kopurua orokorra 27 euro dira: Langabetu, ikasle eta gazte txartelaren titularrek deskontuak izango dituztenez 18 euro ordaindu beharko dituzte.

Kultura alorrak proposamena ezagutarazteko kartela argitaratu du. Kartelean Lobianon egingo diren bi tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi, zeinak urtarriletik martxora bitartean gauzatuko diren. Izen-emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700) egin daitezke astelehenetik ostiralera, goiz nahiz arratsaldeko ordutegian.

Programatutako tailerren zehetasunak:

Astelehena: urtarrilaren 30ean hasi eta martxoaren 26n bukatuko den eskulanen tailerra, 18 ordu iraungo dituena. Ordutegia: arratsaldeko 7etatik gaueko 9etara. Prezio orokorra 27€ dira eta deskontua izan dezaketenentzat (langabetu, ikasle eta Gazte Txartela dutenek) 18 euro.

Asteazkena: Jendaurrean mintzatzen ikasteko tailerra. Otsailaren 1etik otsailaren 28ra bitartean, 18 orduz. Ordutegia arratsaldeko 6 eta erdietatik 8 eta erdietara bitartean. Izen-emateak 27 euro balio ditu eta bederatzi gutxiago deskontua izan dezaketenentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu