Carlos Velasco gitarra joleak ‘Muy personal’ diskoa Lobianon aurkeztuko du

20.01.12
Kultura eta Gazteria

Bizkaia Blues-Jazz zirkuitoak Carlos Velascoren emanaldia dakarkigu Ermura: bere bakarkako lehen diskoa aurkezten Lobiano Kultur Gunean izango dugu bihar, -urtarrilak 21eko larunbatean- arratsaldeko zortzietatik aurrera. Sarrerak 8 euroko prezioa du. Sarrerak aldez aurretik erosi ahal izango ditugu Lobianon bertan, gaur 9etatik ordu 2etara eta 3etatik gaueko 9etara bitartean. Bestela bihar sarreran bertan eskura daiteke, emanaldia hasi aurretik. Carlos Velasco gitarra jolea, bi musikari eta lagunekin joko du: Borja Barrueta bateriaeta perkusio jolearekin eta Ivan San Miguel kontrabaxuarekin.

Gure jazzaren hiri handian modu arruntean jantzita doan herritarrak ditugu, artisten trajea inoiz kentzen ez badute ere. Carlos Velasco gitarra jole bizkaitarra horietakoa da: sortzaile petoa, musikaren benetako proletarioa eta inspirazio propioaren langile petoa.

Carlos Velasco gitarra jole bizkaitarra, formazioz autodidakta dena, Bilboko kontserbatoriotik pasatu zen eta Erick Lohrer edo Joe Passekin mintegietan parte hartu zuen. Pork Pia Hat taldearen sortzailea dugu eta bi hamarkadatan zehar askotariko artistekin lan egin du betiere jazz eta blues-arekiko joera erakutsiz.

25 urtetan musikari askoren zerbitzuan aritu ondoren, konposaketa propioez osatutako bere lehen diskoa kaleratu berri du

Gaur egun bere taldearen liderra dugu eta zuzenekoetan bere irakasleekiko joera erakusten du. Errepertorio propioa dauka, fraseatze garbia erakusten duena, deabruaren bluesa, doinu latinoak eta bossa-nova entzun ditzakegun bop eta post-bop soinuak ahaztu gabe, jazz-aren berezko garairik onenetan ageri direnak hain zuzen ere.

Velascok erritmo lasai eta motelean jotzen duenean poeta dirudi; aldiz, seigarren martxa jartzen duen bakoitzean prosa luze, emakor eta osoko idazle gisa ageri zaigu. Laburbilduz, ezinbestekoa den gitarra jolea. Orain Ermura dator kaleratu berri duen “Muy personal” diskoa aurkeztera.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan