‘Saihesbidearen proiektua geldiaraztea oso txarra da Ermuarentzat’ Totorikaren ustez

22.01.12
Hirigintza

‘Ermuarentzat oso txarra da’ Carlos Totorikaren esanetan, krisia dela-eta Aldundiak bakarrik eta bere kabuz “hiru ardatz erradial momentuz bertan behera uztearen” albistea hedabideen bitartez urtarrilak 19ko ostegunean ezagutarazi izana. Totorikarentzat erabakia alkate danetik jasan duen desengainurik handiena izan da eta, bere ustez “herriari eta ermuarrei hainbat ataletan kalte ugari ekarriko die” azpiegitura egiteko erabakia atzeratu izanak. Kutsadura akustiko nahiz ingurumenekoa; egunean 20.000 automobiletik gora hirigune erditik igarotzean dakarren arrisku eta segurtasun eza mantendu egingo baitira. Agintariak ez du ahanzten herriko industria eta merkataritza “krisi betearen ondoriorik bortitzenak pairatzen ar igarenean”. Enpresetako inbertsio ekonomikoak murrizteko arriskua dugu, Totorikaren hitzetan, komunikabide onik gabeko Ermua bat, ez baita erakargarri izango ekonomikoki inbertitzeko”. Horrez gain, bere hizketaldian gogoan izan ditu Bizkaia eta Gipuzkoa Etorbideko, Zeharkaleko eta Seigarren Mendeurreneko kaleetan bizi diren herritarrak, “kalte eta ondorioak gehien pairatuko dituzten biztanleak baitira”.

Udalbatza osatzen duten alderdietako Bozemaileek premiazko bilera egin zuten ostiralean. Bilera horren ondoren, Totorikak Aldundira deitu zuen, Ahaldun Nagusiarekin biltzeko eskaria egiteko, Aldundiak saihesbidearen proiektua datarik gabe bertan behera uzteko eta gure herriaren etorkizuna baldintzatzeko arrazoi eta argudioen berri zuzena jasotzeko xedez. Hirigintzako zinegotzi eta alkateorde Felix Prolek ere, Aldundira deitu du, Obratako Foru Diputatu den Itziar Garamendirekin bilera izateko asmoz. Bozemaileen batzordea premiazko eta ezohiko bilera egingo du berriz ere datorren astelehenean, Aldundiak iragarritako erabakiak hitz egiten jarraitzeko eta horri eman dakiokeen erantzuna adosteko. Eguneko gai bakarra izango da saihesbidearen proiektua atzeratzeko erabakia.

Bakarrik eta bere kasa hartu du Aldundiak atzerapenaren erabakia eta hedabideen bitartez ezagutzera eman

Erabakia bere osotasunean ezagutu gabe, “Ermuak duen egoera berberean ez dago beste herririk Bizkaian; mutur batetik bestera hirigune erditik N-634 errepidea bezalako batez zehartzen duenik” Totorikaren esanetan. Hain beharrezkoa, desiratu eta atzerapen izugarriaz zatorren proiektua bertan behera laga izanak, “bigarren mailako bizkaitarrak bezala tratatu gaituztela sentitzen dugu”. Alkatea minduta dago bai, baina ez bakarrik lurraldeko erakundeak hartutako erabaki horrekin soilik; erakundeak bere kasa eta ezer esan gabe hartzearekin eta gizarteari horren berri hedabideez ezagutarazi izatearekin, zuzenean ukitutako herriekin hitz egin aurretik”. Jokatzeko modu bitxi hori “arraroa egiten zaio” Totorikari; “Ermuarekiko konpromisoa jasota baitzegoen Errepideen Lurralde Planean; baita EAJk eta PSEk 2009ko aurrekontuen barne adostutako akordioan eta, 2010eko irailean proiektua eta horren maketak aurkeztera Ahaldun nagusia etorri izanak eta harkk esandako hitzak berresten zutelako”.

Totorikaren iritziz Ermuko saihesbidearen proiektua bertan behera lagatzeko erabakiak “prozesu baten aurrean jartzen gaitu eta ikusi beharko dugu horren bilakaera zein den”. Gobernu taldeak eta Udalbatzak eragile sozialekin bilduko eta horien iritzia jasoko dute datozen egunetan; esaterako enpresari, sindikatuetako ordezkari, merkatari, ostalari, eta gazteen ordezkariekin, elkarrekin erabakiaren gaineko analisi eta irakurketa egiteko. Udalarentzat oso garrantzitsua izango da koordinazioa, babesa eta erabateko adostasuna lortzea, hemendik aurrera hartu beharreko erabaki eta egitekoei dagokienez. Saihesbidea atzeratzeak gauza asko baldintzatuko baititu herrian, esaterako Hiri Antolamendurako Plan Nagusi berria, lantzen eta amaitzear dagoena, bere aurrerapena datorren hilabetean aurkeztea espero delako. Baldintzatu eta erabat korapilatuko duen gai zehatza Eibar, Ermua Mallabia eta Hambre lotuko dituen bidegorria egitea da, kalitatezko enpleguak herrira erakartzea ere zailduko duelarik.

Alkatea herriko gauzak jaso eta lantzen dituzten kazetariokin bildu zen, bere burutapenak helarazteko, bere kabineteko Felix Prol, Jose Luis Araujo eta Jose Luis Clemente alkateordeekin batera. Aurreratu zuenez, datozen egunetan egin beharrekoa ondo baloratu beharko dute, baina mahaigainean dago manifestazio erraldoi bat deitzearen proposamena, saihesbidea atzeratzearen kontra gaudela sendo agertzeko.

Enlaces relacionados

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da