Proiektu berritzaile eta ideia berritzaileen ‘Juan Torres’ 7. lehiaketa

23.01.12
Ekonomi Sustapena

Toki-garapenerako Alorrak Ideia eta Proiektu berritzaileen ‘Juan Torres’ lehiaketako 7. edizioa deitu du. Lehiaketa horren bidez gure udalak sormena, berrikuntza, zientzia eta teknologiarekiko duen konpromisoa berresten du, horiek guztiak baitira tokiko garapenaren oinarrizko elementuak. Aurten lehiaketan bi lerro edo eremu izango ditugu.

  • 1ngo lerroa: Sortze ideiak eta negozio ideia berritzaileak:
    • 1.1. Sortze ideiak : DBHko, HLPIko, erdi mailako zikloetako eta batxilergoko ikasleak ,12 eta 18 urte bitarteko gazteak (biak barne) gutxienez hiru pertsonez osatutako taldeetan. Zer aurkeztu: Maketak, objektu birakarien diseinu berriak , ideia berritzaileak, edozein formatuan diseinu berriak .
    • 1.2. Negozio ideia berritzaileak: Goi mailako zikloetako ikasleak edo unibertsitateko graduetako ikasleak eta 19 eta 22 urte bitarteko gazteak (biak barne). Zer aurkeztu: Inguruko ehun ekonomikoari erantsitako balioa ematen dioten negozio Ideia berritzaileak.

Aurten nobedadeak dauzkugu: 500 €ko 5 sariak erosketa txekeetan emango ditugu. Aurten ere unibertsitateko graduetako ikasleak ere aurkezteko aukera daukate. Lanak aurkezteko aurre izen ematea otsailaren 10an izango da azken eguna. Aurkezteko azken eguna : martxoaren 29an.

  • 2. Lerroa - Proiektu Berritzaileen Lehiaketa:

Ermuan beren proiektua garatzeko negozio-plan bat abiarazteko asmoa duten pertsona eta enpresa ekintzaileei zuzenduta dago. Proposamenak ikertzaile ezagueran enpresaren ekintza nagusia oinarrituta egon behar da edo enpresari ekintza berriak teknologi osagai erantsi behar du. 6.000 eta 3000 euroko sariak emango ditugu eta Jakintzaren kudeaketarako, teknologi zentro eta enpresa_mintegiaren IZARRA eraikinean lehengo urtean dohainik eta bigarren eta hirugarren urtean %60ko eta %30ko hobaria izango dituzte. Proposamenak posta elektronikoz bakarrik aurkeztuko dira ondoko helbidean:abiapuntu@udalermua.net.

Lerro bakoitzeko oinarriak

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du