Ermuko saihesbidearen proiektua atzeratzeko erabakia hobe pentsatzeko exijituko dio Udalak Bizkaiko Aldundiari

26.01.12
Hirigintza

Udalak “Ermuko saihesbidearen proiektua atzeratzeko erabakia hobeto pentsatzeko exijituko dio Bizkaiko Aldundiari eta gure herriarekin hartu dituen konpromisoak betetzea eskatuko”. Horrela jasotzen da bart gauen Udalbatzaren Osokoak onartutako Erakunde adierazpenean. Adierazpen horri babesa eman diote PSOE-EE-PSE (7), PP (4), Bildu (3) eta IU-EB (1) talde politikoek. EAJ-PNV abstenitu egin da. Erakundeak herritarroi jakitera ematen digu “saihesbidea ahal bezain laster egiten has daitezen egin beharreko guzti guztia egingo duela”. Eta iragartzen du “behar bezalako erantzunik jaso ezean, behar diren ekintza guztiak ipiniko ditugula martxan (manifestazioak eta behar den guztia)”.

Bart gauean onartutako testuak jasotzen duenez “Urtarrilaren 19an ermuarrok eta Udal honek berri oso txar bat jakin dugu prentsaren bitartez, berriro ere bigarren mailako bizkaitar sentiarazten gaituena, gure Diputazioak hautsi egin duela saihesbidea berehala egiten hasteko Ermuarekin zuen konpromisoa”. Aurrerago jasotzen da “erabakiarekin, ermuarroi pazientzia eta ilusioa agortzen ari zaizkigu, gure herria delako Bizkaian trafikorik handiena jasaten duen 634 errepide nazionalak zeharkatutako eta saihesbiderik gabeko herri bakarra”.

Erakundearen ustez, “bizkaitar guztion Diputazioak irizpide objektiboei jarraitzen ez dien erabakia hartu du”. Alderdiek adierazi dute “ez daudela batere ados Diputatu Nagusiak Bizkaian aurrekontuaren murrizketarik ez dagoela esan duen horrekin. Guretzat onartezina da Ermuko Saihesbidearen proiektua, noiz arte zehaztu gabe, geroratu izana, eta hori kalte ikaragarria dela” gaineratuz.

Erakunde Adierazpenari zabalkundea eman eta hori ezagutzera emateko xedez, herriko auzokideen atarietara banatuko da, guztiok jakinaren gainean egon gaitezen.

Ermua Opina izeneko taldeak, Facebook sare sozialean bildutakoak, bilkuran hitz egin zuen

‘Ermua Opina’ izeneko taldeak, Facebook sare sozialean bildutakoak bilkuran hitz egin zuen. Eva bozemaileak Diputatu Nagusiari eta Alkateari bidaltzeko idatzi duten eskutitza irakurri zuen. Horren saihesbidea atzeratzearen eta trafikoaz hausnarketa egin ondoren “A8 autobidearen barne Sallabentetik eta Abadiñora arteko tartean bidesaria ezabatu eta libre uztea” proposatzen dute. Eta baita, kamioiak hiri gunetik zirkula ez dezaten horiek galaraztea. Kamioiek Abadinora arte joan eta Berrizko saihesbidetik Hambre/Mallabia edo Areitiora sar daitezela, irteteko atzerabuelta eginez leku beretik”.

Alkateak parte hartze hori eskertu zuen eta baita ere “taldearen kezka, erabakiarekin sufritzeagatik eta gaiaz iritzia partekatzeagatik”. Nolanahi ere, proposamenei dagokienez, agintariak “kamioiak hirigunetik pasatzen galaraztea ezinezkoa dela, ez Udalak ez eta Aldundiak ez baitak eta ez besteak errepide Nazionalaren gaineko eskuduntzarik ez dugulako. Horrelakorik ezinezkoa da egitea, aukera bat izan ezik, legez kanpokoa litzatekeelako, bai hemen bai eta beste inon ere. Doako bide alternatiborik ezean ezineko, Eibartik gurera datorren kamioiari ia Durangora artean jarraitzeko –peaje berria 12 kilometrotara badagoelako- eta Trabakutik etortzeko eta bide beretik bueltatzeko ez dauka logikarik. Kilometro eta erdi ez pasatzearren, gure enpresetako kamioilariei 25 kilometroko bidea eginaraziko baikenie”.

Autobidean bidesaria ezabatzeak ere ezin du konponbidea izan Totorikaren esanetan. Autobidea erabat doan balitz “ Ermua egunero zeharkatzen duten 30000 ibilgailuen kopurua handitu eta arazoa gaiztotu egingo litzatekeelako seguruenik. Bilbotik batzuk 634 errepidetik datoz eta beste hainbatek Trabakutik, baina bidesaririk ez eta doan izaten bada gidari guztiak A.8tik etorriko eta bertatik irtetean Ermua zeharkatuko lukete. A-8ren auto fluxu guztia kontzentratuz, bina guztiak Gipuzkoa Eta Bizkaia Etorbidea zeharkatuz Zaldibar, Mallabia, Hambre edo industrialdeetara joan nahiz Ermuan geratzeko. A-8ak ibibide ertain eta luzeentzat balio du. Saihesbideak aldiz ibilbide motz eta barrukoei eman behar die irteera” alkatearen esanetan.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean