Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatuko
Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteak (AECCk) gaixotasun horren kontrako Nazioarteko Eguna gauzatuko otsailean. Hain zuzen ere, aste honetako larunbatean –otsailaren 4an-. 2006az geroztik Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Elkarteak egun horren ospakizun egitaraua koordinatzen du, Osasunaren Mundu Erakundearen laguntza eta parte-hartzeaz eta baita ere Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartearenaz.
Urtero gaixotasunaren inguruan oinarrizkoa den mezu bat zabaltzeko eta indartzeko saiakera egiten da. Aurten minbiziari buruzko osoko ikuspegi baten beharraz azpimarratu da, gaixotasuna prebenitu eta diziplina anitzeko tratamendua eskaintzeko. Mezuari ahalik eta indar gehiena emateko xedez, Minbiziaren kontrako Foroa eratuko da. Foroaren leloa ondokoa da: Osoko ikuspegi batengatik. Prebentzioa eta diziplina anitzeko atentzioa. Foro hori zuzenean jarraitu ahal izango dute interesa dutenek, AECC erakundeko webgunearen bitartez. Horrez gain Bizkaiko Lurralde Batzak eta horren barne sartuta dauden tokiko batzak –Ermukoa kasu- foroaren nondik norakoak zuzenean jarraitzeko aretoak eskainiko dituzte. Hori horrela, gure herrian jardunaldia Lobianotik bertatik ikusi eta jarraitu ahal izango da, goizeko 11etatik aurrera.
Minbiziari buruzko hainbat datu esanguratsu
- Minbizia osasun publikoko arazo larria, izan ere, gizonezkoen artean 3tik 1ek gaixotasuna izango baitu bizitzan zehar. Emakumezkoen artean, aldiz 4tik 1eko intzidentzia da.
- Espainian urtean 200.000 kasu izaten ditugu.
- Ikerketaren ondoriozko aurrerapen teknologiko eta zientifikoei; horiek praktika klinikora jausi egin izateari; prebentzioari eta galbahetzeari esker, gero eta pertsona gehiago sendatzen dira, hainbat tumoreen kasuan biziraupen portzentajeak gora egin izan duelarik.
- Datu positibo gisa, esan behar, minbiziaren %40 kasutan horiek prebenigarriak direla.
- Birikietako, azaleko, zerbixeko; kolon eta ondesteko minbiziak, potentzialki ekidingarriak dira.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.