Andres Amoren zeramista artisauaren lanak ikusgai Lobianon

02.02.12
Kultura eta Gazteria

 

Andres Amores Sanchez zeramista artisauak bera lanak ikusgai jarri ditu Lobiano Kultur gunean. Erakusketa zabalik egongo da otsailaren 12ra bitartean. Extremadurako artisau honen lanen erakusketa udal kultura sailak ekarri du eta astelehenetik igandera bitartean arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean bisitatu ahal izango dugu. Sarrera doan.

Andres Amores eskarmentu zabala du, “barro enchinado’ izenaz ezaguna den teknika lantzen duen azken ordezkarietarikoa izanik. Artisau honek Ceclavin herriko kultur tradizio eta ondare etnografikoak duen adierazle esanguratsuenetakoa da. Herrian betidanik egon den familia buztinlari batetik etorri eta horren oinorde dugu, kronologikoki zehazterik ez dagoena. Bere familiako kide guztiek landu izan dute aipatu teknika, herriari horrenbesteko ospea eman diotena.

Andres Amores gaztetatik hasi den buztina lantzen, hasieran Cipriano osabaren tailerrean, Ceclavin herriak eman izan duen maisu handiarekin. Bertan buztintza tradizionaleko piezak egiten ikasiko du. Bere lanen tipologia oso zabala da eta bere ibilbide estilistikoan bi lerro jarraitu ditu: etengabe ikasten jarraitu izana, ezagutzan zabaltzen saiatzea eta artisautza kultur ondaretzat hartua izan dadin lan egitea. Azken urteetan teknika berrien bila aritu da, egungo garaiekin bat etorriz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu