Enpresa proiektuetarako lehen proposamenak jasotzen hasi da Toki garapeneko alorra, Juan Torres lehiaketako 7. edizioaren baitan

06.02.12
Ekonomi Sustapena

Enpres aproiektuetarako lehen proposamenak jasotzen hasita dago Toki Garapeneko alorra, Juan Torres lehiaketako 7. edizioaren baita, udal teknikariek ebaluatu ditzaten. Aurten enpresa proiektuak apirilaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dira, proiektuak eta horien kalitatea hobeto prestatzeko xedez, epea luzatu egin baita.

Juan Torres izeneko lehiaketa udalaren Toki-garapen alorrak sustatzen du. Lehiaketa teknologi sektorearentzat pentsatuta dago enpresa berrien sorrera eta Ermuko ekonomi ehungintzaren dibertsifikazioa suspertzeko asmoz altxa den eraikin berria eskutik joan daitezen.

Toki garapeneko alorrak herriko ehun ekonomikoari bultzada emango dioten enpresa proiektuak aurkeztera animatzen gaitu herritarroi

Lehiaketa enpresa negozio-plangintza izan eta hori Ermuan finkatu nahi dute pertsona fisiko edo juridiko guztientzat zabalik dago. Azken baten, ebaluatzen diren enpresa proiektuek osagai teknologiko garrantzitsua eduki beharko dute edota horien eginkizun nagusia ikerkuntza izan beharko da. Bi sari banatuko dira, lehena 6.000 eurokoa eta bigarrena 3.000 eurokoa, hurrenez hurren. Irabazleek udalak enpresa teknologikoentzat altxa berri duen eraikinean kokatzeko aukera eta baldintza paregabeak izango dituzte.

Izan ere, Izarra berrira doazen enpresek lehenengo urtean Izarra enpresa-haztegian doan kokatu ahal izango dira, bigarren eta hirugarren urteetan %60tik %30era doazen hobariak izanik urtean enpresa-haztegian egoteagatiko prezio publikoan. Gainera, ekintzaile berrientzat zerbitzu aurreratuak dituen paregabeko eraikinean egoteaz gain, esaterako banda oso zabaleko sare propioa izanik edota enpresa-hazitegi berriak eskainiko dizkien zerbitzuez gozatzerik. Laguntzen zenbatekoa guztira lehen urtean, ia 11.00 €takoa da eta 8.000 €takoa bigarren urtean.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik