Deskontu eta aukera bikainak bazkidetutako dendetan, asteazkenetik larunbatera bitartean

07.02.12
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteak (EMOEk) beste behin aukerei irteera emateko azoka antolatuko du asteazkenetik larunbatera. Ekimena dendarien establezimenduetan bertan gauzatuko da. Horren helburua udazken eta neguko denboraldiko generoari eta merkealdien azken egunetan oraindik saldu gabe dagoenari irteera ematea. Otsailaren 8tik 10era bitartean, hiru egun izango dira, aukera eta preziorik onenetan artikuluak eskuratu ahal izateko.

EMOEk azoka dendetan bertan egiteko proposamena mantentzea erabaki du. Azoka berriz ere antolatu da kontsumitzaileek oso harrera ona egiten dutelako. Azokak gure udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du. EMOEk kartelak argitaratu eta banatu ditu azokaren berri emateko. Azoka honetan guztira 24 establezimenduk parte hartuko dute, amaitzear dugun neguko produktuak eskaintzeko. Parte hartzaileen artean, gizonezko, emakumezko nahi haurren modakoak, mihiseria, oinetakoak, osagarriak, etxerako gauzak, dekorazioko sektoreetakoak ditugu.Edizioan parte hartuko duten establezimenduak ondorengoak dira:

  • Moda: Angela, Cocoliso, Dskaro, Dulce Bebé Peques, Gauzak, Guipur, Gutiérrez, Juana Mari, , Lencería Izagirre, Marisa, Margel, Mimitos, Ramos Moda Hombre, Esteban Vieco.
  • Oinetakoak: Doan, Eder eta Eva.
  • Osagarriak: Sagardui Poltsak.
  • Etxerako gauzak eta dekorazioa: El Baul, Artarrai, Lotalo eta Etxedremas Koltxoi dendak, Horacio Altzariak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.