Jardunaldia: alkoholaren kontsumoa gazte eta nerabeen artean, nola prebenitu?

09.02.12
Gizartea

Udaleko Drogamenpekotasunen Prebentziorako Zerbitzuak informazioa zabaltzeko jardunaldia antolatu du. Ekitaldian alkoholaren kontsumoa gazte eta nerabeen artean hizpide izango eta hori nola prebenitu daitekeen aztertuko da. Jardunaldian datorren asteko asteartean –otsailak 14an- gauzatuko da, Lobiano Kulturgunean, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Sarrera doan da. Aretoa osorik bete arte onartuko dira entzule parte hartzaileak. Drogamenpekotasunen Prebentziorako Zerbitzuan lanean dabiltzaten teknikariek ustez jardunaldiko emaitza guraso garenontzat oso interesgarria eta aprobetxagarria izan dakigukeela uste dute eta, horregatik, parte hartzera gonbidatzen gaituzte, gazte eta nerabeak ditugunoi nahiz oro har gainerako herritarroi.

Ekitaldiari ‘Lagun iezaiezu trago txarrik izan ez dezaten. Gazte eta nerabeen arteko alkohol kontsumoaren prebentzioa" goiburu edo titulua jarri diote. Saio honen bidez gazteek egiten duten alkohol kontsumoari buruzko oinarrizko osasun- eta hezkuntza-ezagutzak eman nahi dizkiete jardunaldira bertaratzen direnei, pertsona baten esperientzia pertsonala ere entzuteko aukera izango delarik. Parte hartuko dute Juan Sanchez Vallejo, mediku eta psikiatra; Iratxe Marcos Gizarte langilea, Amagoia Zabala gizarte hezitzailea eta Alkoholiko Anonimoak elkarteko kidea.

Ekitaldi honen bidez astebururo hain hurbil dagoen errealitate hori hobeto ulertzen lagunduko digu eta gure seme/alabek halako jokabiderik izan ez dezaten tresnak eskainiko, prebentzioa areagotu eta lantzeko helburuz.

Anima zaitez eta parte har ezazu! Laburpena

  • Eguna: 2012ko otsailaren 14a, asteartea
  • Ordua: 18:30ean.
  • Tokia: Lobiano Kultur Gunea
  • Doan

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.