Ermua eta Mallabiko LHIKak aste honetan bilera egingo ikasle direnen familiekin
Ermua eta Mallabiko Lanbide Hastapeneko Ikastegiak (HLIKak) aste honetako ostiralean bilera egingo ikasle direnen familiekin. Ikasturteko bigarren bilera izango da, zeina ikastetxean bertan egingo dena, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Bilera hori ikastegiko gizarte eta hezkuntza proiektuaren barne txertatzen da. Ikastegiko proiektuaren baitan bere euskarri eta oinari diren hiru kolektiboak hartzen dira kontutan: ikasleak, horiek familiak eta irakasleak. Familiekin eta familien arteko bilerak egiten 2010ean hasi zuen LHIKko klaustroak, seme eta alaba nerabeak dituzten familiek hausnarketa gune izateaz gain, familiek elkarren berri izaten zezaten, arazo eta zailtasun berberak baitituzte. Hori horrela, esperientziak eta bakoitzak erabiltzen dituen baliabideak partekatuz gainerakoekin. Bilerak ikastegiko gizarte integratzaileak –Sandra Cid Sillerok- zuzentzen ditu, bera baita gizarte eta hezkuntza proiektuaren azken erantzulea.
Familiekin eta familien arteko bilerak balorazio oso onak jaso izan dituzte, hala guraso eta familien artetik nola ikastegiko irakasleengandik. Aurtengoan, familiek bilera horiek mantendu eta indqartu behar zirela adierazi dute. Ostiralekoan, gai nagusi eta ardatza arrakasta pertsonal eta familiarrerako estrategia gisa lantzen den errefortzu positiboa izango da hizpide.
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik