Eguen zuriko oilarrak eta ikasleek hasiera emango diete inauteriei
Aurtengo inauteriei hasiera emango zaie gaur Ermuan. Eguneko protagonista, ezbairik gabe, ume eta gazteak izango dira. Jarduerei arratsaldeko hiruretan emango zaie hasiera. Gaur, ‘Eguen Zuri’ eguna izanik eta tradizioaren legez, ‘oilarraren jokoa’ jokatuko da herriko plazan. Joko horretan parte hartuko dute herriko ikastetxeetako hainbat ikaslek, atera behar dutenek zozketa bidez aukeratzen dira aldez aurretik izena eman dutenen artetik. Parte hartzaileek plaza zeharkatu beharko dute saria gordetzen duen egurrezko kaxaren bila, begiak estalita dituztela, ikusleek ematen dizkioten jarraibideetan eta musikan oinarriturik. Azken urteetan bezala, aurtengoan ere ez da animalia bizirik erabiliko.Jarraian, haurrentzako diskoteka egingo da.
Bihar, ‘Hartza Eguna’
Biharkoan, ‘bariku mehe egunez’ egitarauak aurrera egingo du. Eguna Euskal Birusa elkartean bultzatu eta antolatzen duen ‘Hartzari’ dedikatuko zaio. Ekitaldi horren antolakuntzan ondoren zerrendatzen direnek parte hartzen dute: Anaitasuna ikastola eta institutua, Eskolabarri, herriko Kaltxango eta udal euskaltegiek eta Deba Beheko Bertso Eskola eta Alboka Musika Eskola. Talde horietako kideek kalejiran aterako dira, arratsaldeko seiak geroztik. Kalejiran ohiko legez plazatik abiatuko da, animalia harrapatu ondorengo eta Guillermo Bengoetxea, ‘Txindurri’, zenak idatzitako koplak kantatuko dira kalerik kale.
Lotutako albisteak

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan