Ermuak saihesbidearen lehentasuna et ahorren beharra aldarrikatu ditu

18.02.12
Hirigintza

Milaka lagun bildu dira gaur Udalbatzarrak Ermuko saihesbidearen lanak geldiarazi eta bertan behera lagatzeko Aldundiak hartutako erabakiaren kontrako manifestazioan. Partaideak hiru mila eta lau mila izan dira, iturri ezberdinen arabera. Herriko Udaltzainek egindako zenbaketaren arabera kalera atera garen lagunak lau mila izan gara. Kopurua edozein izanik ere, herritar asko izan dira saihesbidearen obrak alde batera ez lagatzeko bildu direnak, trafikoa hirigunetik kanpo aterako duen saihesbidearen beharra azpimarratuz.

Martxan ermuarrak ez ezik, herriko aldarrikapenarekin bate eginda beste hainbat lekuetatik etorritakoak ere izan dira. Horien artean Eibarko alkate Miguel de los Toyos eta Mallabikoa,. Mila Mondragon. Legebiltzarkideak ere izan dira Ermua, esaterako Jose Antonio Pastor bizkaiko sozialisten idazkari nagusia eta Benjamin Atutxa, biak ere PSE alderdikoak. Izen eta aurpegi ezagunen artean, aipatu behar baita Bilboko zinegotzi den, Begoña Bilbao, Patxi López lehendakariaren emaztea, edo Durangoko Pilar Rios. Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako kideak ere eduki ditugu, Bizkaitik, Joseba Geruzaga (Bildu) etorri baita eta Gipuzkoakotik, Eneko Andueza (PSE). Azkenik, aipatzekoa izan baita ere, Bizkaiko bikario nagusiaren, Angel Mari Unzuetaren presentzia eta parte hartzea. Angel Mari herriko abade eta parrokoa izan zen orain hainbat urte atzera.

Ermuko Udalbatzatik manifestazioan egon eta parte hartu dute PSE-PSOE taldeko Felix Prol, José Luis Araujo, Lorena López, José Luis Clemente, Natividad Alonso, Miguel Ledesma, PPko, Fernando Lecumberri, Virginia Arroyo eta Paco Pérez; Bilduko Iker Sainz eta Manuel Graña, eta Ezker Anitza-IU taldeko Rosa Caballero.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke