Yomy, Sirimiri eta Titanic saria jaso dute herriko ostalarientzat EMOEk deitu duen Inauterietako III. dekorazio lehiaketan
‘Yomy’ tabernak irabazi du herriko ostalarientzat EMOEk deitu duen Inauterietako III. dekorazio lehiaketa, tabernan Indioen herrixka moduan prestatu izanagatik. Lehiaketako lehen saria eskuratzeagatik, aurtengo ekainean gauzatuko diren Gastronomia Jardunaldien barne, sukaldari ospetsu batek prestatuko duen dastatze-afarira joateko lau sarrera jasoko dituzte.
Bigarren saria Sirimiri tabernarentzat izan da, pailazoen mundua girotzeagatik. Sailkapenean bigarren geratzeagatik, Gastronomia Jardunaldien barne, Mendiola Jatetxeak eskainiko duen menu berezia dastatzeko lau afari txartel jasoko dute.
Hirugarren eta azken saria, Titanik tabernakoentzat izan da. Bertakoek Gastronomi Jardunaldietako menu berezia dastatzeko bi txartel jasoko dutelarik.
Aurtengo ediziora hamar establezimendu aurkeztu dira. Gaiak oso ezberdinak izan direnez espazioko ontziak, Egiptoko hilobia, Erromako zirkua, igerilekua eta terrorea izan dira, besteak beste.
Epaimahaia osatu dute EMOEko kideak, Toki Garapen alorreko lankide Jesus Portugalek eta Arte Ederretan lizentziatutako Lorea Perosanzek. Epaimahaiak, besteak beste, ondoko aspektuak baloratu ditu: sormena, konposizioa, eta eszena.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.