Kepa Junkerak ‘Ultramarinos y Coloniales’ diskoa aurkeztuko Ermua Antzokian

21.02.12
Kultura eta Gazteria

Kepa Junkerak ‘Ultramarinos y Coloniales’ diskoa aurkeztuko du ostiral gaueko 22:15etan, Ermua Antzokian. Sarrerek hamabi euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda. Junkerak bere azken diskoa Bilbo zaharreko denda batean aurkeztu zuen, zazpi kaleetako merkatari eta dendarien lana aitortu eta hori aintzat hartuz.

Junkerak kaleratu duen azken lanak 12 konposizio ditu eta antzinako hainbat denden argazkiak eskaintzen ditu. Autoreak aurkezpenean dioenez “Itsasoaz haraindiko eta kolonietako salgaien dendak, urruneko lurraldeetatik zetozen produktu ugariez betetako saltokiak izateaz gain, topaketarako leku ere baziren, eta hantxe harilkatzen ziren auzoko jendearen bizitzak.Hala, ‘dendaria’ izango litzateke harremanen lokarri eta, bere produktuak saltzeaz gain, arreta pertsonalizatua eskainiko lieke erostunei; konplizitatea eta enpatia izango lirateke denda horietan sortzen zen giroaren eta giza harremanen ardatz, eta halaxe iritsi zaizkigu gure oroitzapen barnekoienetan erroturik”.

Kepa Junkerak Alboka Eskolako ikasleekin batera joko du

Kepa Junkera Alboka Musika Eskolara etorri zen aurreko asteko asteazkenean. Bisita horren arrazoia eskolako bandako eta ikasleekin batera gure herrian emango duen emanaldian joko duen abestia prestatzea eta entsaiatzea.

Kepak aprobak egin zituen musika eskolako ikasleekin, ikastegiko irakasleak lekuko zirelarik. Soinu probak eta elkarrekin interpretatuko duten gustuko konposiziorekin eman eta gero, praktikatu egin zuten, erabat borobil utzi artean. Entseguaren ondoren eskola ikusi eta hainbat abesti inprobisatu zituen Albokako ikasleekin. Guzti hori ostiralean ikusi eta gozatu ahal izango dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira