Euskarazko piropoen V. lehiaketa zabalik!

21.02.12
Euskara

Zure azala, berotzeko goxoena den izara!! moduko batekin alai hasiko genuke eguna. Hala bedi, eta horretarako aurten ere, Euskara Sailaren ekimenez V Piropo lehiaketa abian jarri du, zeina Balendin Deunaren egunetik -otsailaren 14tik- zabalik dagoena. Aurreko edizioetan egin legez, bi kategoria izango dira: lehena 14-17 urte bitartekoentzat eta, bigarrena, nagusientzat.

Kategoria bakoitzean piroporik onenak bere saria jasoko du, adin txikikoentzako 100 eurotako erosketa-txekea eta nagusientzako bi lagunendako egun pasa Donostiako La perlan; zirkuitua, masajea eta menua barne. Hori aitzaki, edonork piropoa bidali ahal du, bai emailez euskara@udalermua.net helbidera idatziz edota liburutegian, Udal Euskaltegian eta Ongarai DBH ikastetxean jarriko diren kutxatilan piropoa sartuz.

Piropook idazteko, txantiloi batzuk ditugu gues esku. Dena den, orri arrunta batean ere idatz daitezke, aurrealdean piropoa eta atzealdean izen-abizena, harremanetarako telefonoa eta adina jarriz gero nahikoa baita. Martxoaren 12an piropoak jasotzeko epea itxiko da eta orduan arlo desberdinetako jendeaz osatutako epaimahaia bilduko da, denon artean onena aukeratzeko. Horretarako, irizpiderik nagusiena sorkuntza izango da, hau da, piropo berriak eta ezagun gabeak izatea, laburrak, adierazkorra eta konotazio txar gabekoa.

Horrela bada, jasotzea gustatuko litzaizukeen piropoa idatzi eta euskara@udalermua.net helbidera bidali!

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin