'Laburbira' zirkuituari hasiera emango zaio Ermuan bihar arratsean

29.02.12
Euskara

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak urtero antolatzen duen Film Laburren Zirkuituaren -Laburbira- bederatzigarren edizioa bihar hasiko da Ermuan, Euskal Birusa elkarteari esker. Ekimenaren helburua euskaraz egindako ikus-entzunezko produkzioa zabaltzea eta filmak proiektatzen diren lekuetan kultur programazioa areagotzea da. Film Laburren IX. Zirkuituak, azken urtean ekoitzitako euskarazko zortzi ikus-entzunezko eramango ditu Euskadiko 27 herritara, bai eta Londresera zein Parisera ere.

Lehen emanaldia bihar martxoaren 1eko ostegunean gure herriko Antzokian izango da, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera, eta azkenekoa apirilaren 3an, Igorren.

Informazio gehiago loturaren bidez egitarau osoa Topagunearen webgunean ikusgai dago.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko