Goizez xakean eta arratsaldez kontu kontarian

01.03.12
Udal Liburutegia

Hileko lehen larunbata guztietan egin legez, udal liburutegiak jarduera bikoitza izango du bihar. Goizeko ordutegian xakearekin loturiko ekimen bat, eta arratsaldean ipuinekin zerikusia duen beste bat.

Goizean, xake zaleek bertan bildu eta jokoaren inguruko arauak, hasiera moduak, zalantzak, estrategiak eta mahai-joko honen inguruko askoz gauza gehiago argitu eta landu ahal izango dute. Guzti horretan laguntzeko eta aholkatzeko Ermuarrak Xake Taldeko kideak izango dira. Xake jarduera 12:30etatik ordu 2etara bitartean egingo Haurrentzako Aretoan.

Arratsaldean, bost eta erdietatik aurrera, hileko lehen asteburu honetan ‘Mamuak eta beste auzokide batzuk” izeneko ekimena egingo da, Zurrumurru Antzerki Taldekideen eskutik 4 urtetik 10ra bitarteko umetxoei. Saioa euskaraz egingo da. Antolatzaileek parte hartzaileei puntualtasuna eta isiltasuna eskatzen diete, etenik ez sortzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko