Martxoaren 8ko ekintza-egitaraua kalean
Aukera Berdintasun Sailak eta Emakumearen Udal Kontseiluak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitaraua aurkezten dute aurten ere. Egitaraua martxoaren 1ean hasiko da bi erakusketarekin: bata Emakumeen Topalekuan, Martxoaren 8ko Kartel Lehiaketara aurkeztu diren kartelak egongo dira ikusgai hilabete osoan, eta bestea, Udal Liburutegian, emakumea eta generoari buruzko liburu, disko eta beste material batzuk eskainiko dira martxoaren 16ra arte, biak zerbitzu bakoitzaren ohiko ordutegian.
Horrez gain, irakurketa-gida bat argitaratu da, gaiarekin lotutako liburu, web gune, musika eta filmeen inguruko informazioa eta gomendioak jasoz.
Martxoaren 6an, Emakumeen Topalekuan, Tribial Feministako partidak izango dira, jende guztiari irekiak, irabazleentzako opari eta guzti.
HITZALDIA, ZINEA ETA ANTZERKIA
Martxoaren 7an, Ana Murcia "Garaipen" taldeko kideak Kooperazioko udal Kontseiluak antolatutako “Denuncias y Estrategias de las mujeres del Sur ante los recortes de la crisis” hitzaldia emango du. Bi saio izango dira: bata 4:30ean Emakumeen Topalekuan, eta bestea 7:00etan Lobianon.
Gainera, aurten, zine eta antzezlan interesgarriak eskainiko dira:
Zine-klub saioaren baitan Rhadu Mihaileanuren "La fuente de las mujeres" pelikula ikusteko aukera izango dugu martxoaren 8an Ermua Antzokian. Asteburuan, zine komertzialaren atalean, Iciar Bollainen "Katmandu-Un espejo en el cielo" emango da, biak ohiko prezio-orduetan.
Bestalde, martxoaren 9an, ostirala, MIguel Delibesen "Cinco horas con Mario" antzezlan izango da, Natalia Millanekin. Gaueko 10:15ean hasita, sarreraren prezioa 10 €.
MARTXOAren 8a: EMAKUME ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNAREN ALDEKO HERRI KONTZENTRAZIOA
Ekitaldi nagusia, jakina, martxoaren 8an, ostegunean, izango da Orbe Kardinala plazan. Arratsaldeko 4:30ean hasita mural bat osatuko da, gizon eta emakumeen berdintasunaren aldeko ideiak eta aldarrikapenak jasoz. Kontzentrazioa 6:30ean izango da, eta amaitzean elkarte eta kolektibo desberdinetako ordezkariek irakurriko dituzte ideia horiek, ohiko lila lore-sortatxoa banatzen den bitartean.
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan