Herrian berdintasun politikak lantzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du Ermuak
Ostegunean Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta, Udalbatzarrak mozio-adierazpen onartu du, talde politiko guztien aldeko botoaz. Udaleko talde politikoek Berdintasunaren aldeko Udal Kontseiluak proposatutako adierazpena bere egin dute. Mozio-adierazpenak PSE-EE/PSOE, PP, Bildu, EAJ/PNV eta Ezker Anitza IU taldeen aldeko botoa jaso du. Onarturiko testuak hitzez-hitz jarraikoa da:
”Martxoaren 8a Emakumeen Egun legez izendatua dago nazioartean eta halaxe ospatzen dute mugimendu feminista eta beste hainbat elkartek. Iaz gogoratu genuen ehun urte bete direla berau ospatzen hasi zenetik. Ehun urte baino gehiago joan dira, baina gizartearen eremu guztietan gizonen maila berean parte hartzea lortzeko borrokan jarraitzen dugu emakumeok.
Ukaezina da hainbat eta hainbat emakumeren ahaleginari esker eta botere publikoen laguntzarekin aurrerapauso handiak eman ditugula. Gaur egun zorioneko gara gizon-talde asko ere berdintasuna lortzeko lanean eta ekarpenetan ari direlako; hala ere gure gizartearen patriarka-egiturak eta egungo koiuntura sozioekonomiko eta politikoak berdintasun politikak jardunean jartzeko baliabideen murrizketa-egoera batean kokatzen gaitu, horiek beharrezkoak ez balira bezala, berdintasuna lortuta balego moduan…Ez da horrela, zoritxarrez. Horregatik aldaketaren protagonista eta sustatzaile izaten jarraitu behar dugu emakume eta gizonen eskubide, botere, baliabide eta abantailak eskuratu, erabili eta kontrolatzeari dagokionean ezberdintasun ugari dagoelako gizarte honetan oraindik ere.
Orain, inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da antolakunde feminista eta berdintasunaren aldekoen bitartez guk parte hartzea, itunak sendotzeko eta toki-mailako berdintasun politika suspertuko duen solaskide bakartzat hartuko den mugimendua sendotzeko.
JAKITUN GARA berdintasuna bere konplexutasun osoan landu beharreko eginkizuna dela oraindik, programa iraunkor eta beharrezko baliabide guztien bitartez, emakumeen partaidetza eta erabakitzeko ahalmena gizartearen eremu guztietan bideratzeko, horregatik
ADIERAZTEN DUGU, emakume eta gizonen arteko harreman pertsonal eta sozialen botere-oreka eragozten duten oztopoak ezabatzeko, nahitaezkoa dela Ermuko emakumeen mugimendu antolatuaren partaidetza, Berdintasunaren aldeko Udal Kontseiluan ordezkatua eta bide horretan udal erakundearekin elkarlanean jardun behar duena.
Ondorioz, ERMUKO UDALAK antolakunde feminista eta berdintasunaren aldekoen ekintzekin bat egiteko eta herri-mailan berdintasun politikak lantzen jarraitzeko KONPROMISOA HARTZEN DU, emakume ororen jabekuntza-prozesu guztien eta horien partaidetza soziopolitikoaren alde lan eginez, emakume eta gizonen benetako berdintasuna lortu ahal izateko”.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n