Zorraren murrizketa dela-eta, Hirugarren Munduko emakumeen jarrera

07.03.12
Gizartea

Salvadorreko ‘Las Dignas’ elkarteko idazkari ohia eta Garaipen Taldeko kide den, Ana Murciak, bi hitzaldi emango ditu gaur gure herrian. Murciak zorraren murrizketa dela-eta, Hirugarren Munduko emakumeen jarrerari buruz hitz egingo du. Egoera hori salatu eta emakume horien estretegiak ezagutarazteko. Lehenengo saioa Emakumearen Topagunean egingo du, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera. Bigarren saioa, Lobiano Kultur Gunean izango da, arratsaldeko zazpi eta erdietan hasita.

Jarduera egunotan gurean gauzatzen ari diren eta “Hegoaldetik Iparraldera: zorraren krisiari buruzko jardunaldiak” tituluko ekimenaren barne dago. Jardunaldiak herrian dugun Nazioarteko Elkartasun eta Lankidetza Kontseiluak antolatu ditu. Ekitaldiak Ermuko Emakume Asanbladaren eta Emakumea Sustatzeko Zentroaren ikasle ohien laguntza du.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.