Berbalagun: egitarau bete-bete eta borobila X. urteurrenean!
Berbalagun egitasmoak aurten bere X. urteurrena betetzen du eta dagoeneko bete-betean dihardu, inoiz baino jende gehiago apuntatu da eta. Hala, euskaraz aritzeko asmoz, 85 lagun astean ordu betez elkartzen dira, norberaren euskara hobetuz edota behar duenari lagunduz. Oraindik ere, izena eman nahi duenak aukera dauka bai ermua_berba@aek.org helbidera idatziz edota 639 414 205 telefono zenbakira SMS bat bidaliz.
Ondoko taldeak eta ordutegiak osatu dira. Asteko bost egunak aukera:
- Astelehenak, 10:00etan Moloko tabernan
- Astearteak, 17:00etan Hannigans –en
- Astearteak 18:00etan Beer Station-en
- Astearteak, 19:00etan Erretena elkartean
- Astearteak, 19:00etan Beer Station-en
- Astearteak, 20.00etan Hannigans-en
- Asteazkenak, 19.00etan Moloko tabernan
- Ostegunak, 18.00etan Jai tabernan
- Ostiralak, 10:00etan Beer Station-en
- Ostiralak, 19.30ean Txantxikun
Urrian hasitako talde horiek eta beste hainbat lagunek aurten burutuko diren ekintzen menua ere plazaratu dute, ikastaro, txango eta hitzaldiz ondo hornitua, interesgarri, askotariko, fresko eta dibertigarria. Ikastaroak doakoak dira, baina plaza kopurua mugatua dute. Hori dela eta, izena ematea ikastaroaren aurreko astelehenean zabaltzen da. Dagoeneko, hikari buruzko ikastaroa;Txalaparta ikastarorako martxan da eta hurrengoa izango den Pintxogintza, gozogintza eta koktelgintza izen ematea zabalik dago.
Hona hemen aurtengo ekintza guztiak:
Ikastaroak
- Txalaparta ikastaroa: Otsailaren 29an, martxoaren 7 eta 14ean. Euskal Herriko musika tresnarik ezagunenetarikoan lehen urratsak emateko aproposa. Doan, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, "Beti-txarto" Ermuko musika taldearen lokaletan.
- Pintxogintza, Gozogintza eta koktelgintza (3 X 1): Martxoaren 13, 20 eta 27an jana eta edana batzen dituen metaketa mundiala! Pintxo sorta polita, pare bat gozoki eder eta edari zoragarri bat prestatzen ikasteko pentstaua. Egun bakoitzean gauza bati ekingo zaio. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.
- Barreterapia: Apirilaren 18 eta 25ean Lobiano Kulturgunean. Erlaxatzeko, beldurrak eta lotsak galtzeko, jende aurrean aritzeko eta, orokorrean, bizitza beste ikuspuntu batetik ikusteko ikastaro biziki dibertigarria. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.
- Pachword: Apirilaren 24 eta maiatzaren 8 eta 15ean. Telaz eta hariz egindako "artea". Etxea apaintzeko teknika ikaragarri polita. Hori bai, pazientzia beharko duzue eskulan honetan aritzeko. Lobiano Kulturgunean eta doan. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.
- Kamera digitalari "etekina" ateratzeko ikastaroa (PhotoShop oinarri-oinarrizkoa): Maiatzaren 16, 23 eta 30ean. Askori gertatzen zaigu egungo kameraz argazkiak atera bai baina, ganorazko erabilpena jakin ez!. Doan, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara Lobiano Kulturgunean.
- Soinketa abdominal hipopresiboa: Ekainaren 6, 13 eta 20an, Lobiano Kulturgunean, arratsaldeko 19:00etan. Doan. Gorputzaren jarrera hobetzeko, gerria estutzeko eta sabel alde ederragoa izateko ariketa abdominal multzo berri eta osasuntsua. Emakumeen gernu jarioak ekiditeko oso gomendagarria, batik bat, haurrak izan edo izango dituztenentzat, izan ere, ariketa hauek, esfinter inguru hori, "suelo pelvico" deritzona, indartzen dute. Jakina, gizonezkoentzat ere oso egokia.
Hitzaldiak
Euskara maila altua izateko urrats egokiak: Ermuan euskara gaztetan edo heldutan ikasitako bi gonbidatu izango dira. Hauek zer eta nola egin zuten euskara maila altua lortzeko kontatuko dite. Horretarako, gonbidatuekin batera elkarrizketatzaile bat arituko da. Maiatzaren 9an Lobiano Kulturgunean, arratsaldeko 19:00etan.
Txangoak
- Sagardotegira (bazkaria, Hernanin –Larregain-): martxoaren 10ean, eguerdiko 12.30ean Bizkaibus geltokian. Urtero legez, sagardo denboraldia aprobetxatuz, sagardotegien giroa ezagutzeko parada ezin hobea. Autobusa eta bazkaria 35 euro.
- Tolosako txokolatearen museora eta Donostiako izotz jauregian patinatzera.
- Egun erdiko txangoa. Apirilaren21ean. Goizean Tolosako museoa bisitatu eta eguerdiz Donostiara patinatzera. Bazkaltzeko Ermura buelta.
- Mendi irteera (goiz pasa): Maiatzaren 12an. Goizeko 9.30ean Patxi plazatik.
- Nafarroako erdialdea ezagutzera (Iruñea-Tafalla-Olite (gaztelua eta Bodega)-Uxue): Maiatzaren 25, 26 eta 27an. Nafarroako hainbat leku historiko, gastronomiko eta kultural ezagutzeko parada. Ostiral arratsaldean irten eta igande arratsaldean bueltatu. Loa doan. Euskara praktikatzeko Ikaragarrizko aukera emango du mini-barnetegi honek.
- Mendi irteera (Ingurukoak 6-7 ordu) Ekainaren 2an. Goizeko 9.30ean Patxi plazatik. Durangaldeko, eta agian Euskal Herriko, ingurune ikusgarrienak bisitatuko dira mendi irteera honetan.
- Zumaia-Zarautz kosta ibilaldia (egun erdikoa): Ekainaren 16an. Goizeko 9:00etan Tren geltokian. Buelta, aukeran, 15.30, 16.30 edo 17.30ean. Trenez eta oinez egingo den plan honek, hain ezagunak diren kostaldeko "flysh" ikusgarriak bisitatzeaz gain, itsas bista ikaragarriez gozatu eta Zarauzko hondartzan egoteko aukera.
Bestelakoak
- Berba taldeen arteko tribial liga: Hilaren lehen astean ekainera arte.
- Txikiteokide: hileko azken ostiralean.
- Edizio bukaera ospatzeko afaria: Ekainaren 22an. Bertan Tribialeko sariak banatuko dira.
Lotutako albisteak

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da

Maiatzaren 15etik 25era bitartean euskara gehiago eta gehiagotan erabiltzeko konpromisoa