Hitzaldi-mintzaldia egingo du UGT sindikatuak, Lobiano Kultur Gunean

09.03.12
Gizartea

Gobernuak proposatu eta onartu duen lan-erreformak hautsak harrotu ditu. Erreakzio hainbat eman dira berehala partidu politiko eta gizarte eragileen artean. Azken horien barne sindikatuak daude, jada, guztiek mobilizazioak deitu dituztelarik. Sindikatuen artean UGT Euskadi dugu, hain zuen ere Ermuko bulegoa barne hartzen duen Durangaldeko sekzioa. Sindikatuak hainbat jarduera deitu ditu asteburu honetarako, horietako bat gure herrian gauzatuko delarik, sindikatuak helarazi digun oharrean jasotzen denez. Hitzaldia irekia da eta zabalik dago erreformak dakartzan aldaketak eta horiek langileongan izango duen eragina norartekoa den ezagutu nahi duen herritar guztientzat.

Larunbat goizean lan-erreforma aztertu eta horren mami eta ondorioak aztertzeko hitzaldi-mintzaldia egingo dute Lobiano Kultur Gunean, hamaika eta erdietatik aurrera. Ekitaldi horretan hitz egingo dute exekutibako kide den Modesto Martinez Machinek; José Manuel López Conde, ‘Tximi’ goitizenaz ezagunagoa den abokatu ermuarrak eta Durangaldeko ordezkari den Mauricio Garciak.

UGT sindikatuak iganderako manifestazioak deitu ditu Erkidegoko hiru lurraldeetako hiriburuetan. Eguerdiko hamabietan aterako da lehenengo martxa, Donostiako Alderdi Erderretik abiatuta. Ordu erdi beranduago, Jesusen Bihotza abiapuntu izanik Bilbokoa hasiko da,. Hirugarren eta azkena, arratsaldeko ordu batean hasiko da, Gasteizko Ama Zuriaren plazatik. Zentralak ezetza eman dio azken lan-erreformari bere ustez, langileekiko ez baita justua; ekonomikarekiko ez eraginkorra eta enpleguarekiko alperrekoa kontsideratzen baitu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.