Arrazismo eta xenofobiaren kontrako astea
Urtero, martxoaren 21ean, Arraza Bazterkeria Ezabatzeko Nazioarteko eguna ospatzen dugu. Horren harira, Ermuan gaurtik eta martxoaren 22ra bitartean, Arrazismo eta Xenofobiaren kontrako astea gauzatuko dugu. Eguna dela-eta, Ermuan jarduera egitarau zabala prestatu da. Programa horren xedea arrazismo eta arrazaregatiko bazterkeriaren inguruan hausnarketa egiteko guneak sortzea da.
Herriko ikastetxeetan zabaldu diren kulturen arteko elkarbizitzaren sentiberatasunerako programez gain, Aurtengo edizioan giza-eskubide eta oinarrizko askatasunen ukapena dakartzaten aurreiritzi eta okerreko sinismenak prebenitzeko moduetan jarduteko konpromisoa indartuz. Horretarako, SOS Racismo elkartearen laguntza izango da.
Programan aurreikusitako jarduerak
Martxoak 12an, astelehena. Jarduerei hasiera emango zaie Lobiano Kultur Gunean jarritako “Holokaustoa: pentsa ezazue hau gertatu dela” tituluko erakusketa. Erakusketa honen helburua da Europako iraganari buruzko ikasgaiak ateratzea, arrazakeriaren ondorioz eta besteari gizatasuna kentzearen ondorioz posible izan zen basakeriari buruz hausnartzea eta gaur egun aniztasunak eragiten dituen erronkei buruz eztabaida sustatzea. Erakusteta zabalik egongo da datorren igandera arte, martxoaren 18ra arte.
Martxoak 13an, martitzena. Erakusketa irekitzearekin batera hitzaldi mintzaldi bat egingo da Lobianon, 18:00etan, SOS Racismo elkarteko kide baten gidaritzapean. Hitzaldian “Holokaustoaren ikasgaiak” aztertuko dira.
Datorren astean beste bi jarduera izango dira
Martxoak 19, astelehena. Lobianon, goizeko 12:30etan. Mahai Ingurua: “Immigrazioa eta osasun mentala: integraziorako pausu bat”. Honakoak aztertuko dira: prozesu migratzaileek etorkinen osasun mentalean duten eragina, migrazioarekin lotutako arrisku psikosozialaren faktoreak eta beraien ondorioak integrazio prozesuan. Arazo horiei udal-esparruan ikuspegi sozio-sanitariotik heldu behar zaiela arrazoituko da eta, gai honi buruz, Durangoko eta Ermuko udalek sustatu duten Laguntza Psikosozialeko Programa azalduko da.
Hizlariak: Eduardo Brik doktore psikoterapeuta, “Terapias sin fronteras” Migrazio-ikerketetako eta Psikoterapia Transkulturaleko Elkarte Espainiarraren presidentea, Fermin Lejarza, mediku psikiatra eta Maria Celaya, psikoterapeuta sistemikoa; biak “Eusko Babel” Migrazio-ikerketetako eta Psikoterapia Transkulturaleko Euskal elkartearen bazkide sortzaileak.
Martxoak 22, osteguna. Zine zikloa egingo da Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 7etatik aurrera. "Koloretan Bizi Zinemaldia". Emanaldian aniztasuna eta kulturen arteko harremanen gaia aztertuko da, filma baten proiekzioa erabilita. Luzemetraia ondorengoa da: "The visitor” Thomas McCarthy zuzendaria. Saioa SOS Racismo elkarteko kideek dinamizatuko dute.
Lotutako albisteak

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan