Udaberriari jai batez ongietorria emango dio EMOEk

13.03.12
Gizartea

Ermuko Ostalari eta Merkatari Elkarteak Udaberriko jalaren hirugarren edizioa antolatu du aste honetako larunbaterako –martxoaren 17rako-. Elkarteak adin guztietako herritarrentzako jarduerak prestatu ditu, urtaro berria ofizialki sartu aurreko egun batzuk lehenago.

Larunbat goizean haur txikienek eskulan, marrazki eta aurpegiak pintatzeko aukera emango dizkieten txiki-txokoak izango dituzte Orbe Kardinalaren plazan, eguerditik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Ginkana bat ere izango da, herriko denda eta merkataritzaren inguruko gaiei bilatzen eta galderei erantzuten entretenituak egon daitezen.

Arratsaldean, Irulitxa fanfarrea kalejiran aterako da, erosketak atseginago egiteko. Arratsaldeko sei eta erdietatik zortzi eta erdietara bitartean. Gauean, dantza saioa izanen dugu Orbe Kardinalaren plazan gaueko hamarrak eta erdietatik goizaldeko ordu bi eta erdietara bitartean.

Hori guztia gutxi balitz, EMOEk zozketaz sari zoragarri bat ere emango du egun horretan. Horri esker, sei pertsonek landetxe batean asteburua pasatu ahal i zango dute. Partizipazioak kanpainan parte hartzen duten ostalaritzako establezimenduetan jaso beharko dira. Jarduerak gure Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren industria, berrikuntza, merkataritza eta turismo sailarena.

Haurrentzako marrazki lehiaketa

Haurrentzako marrazki lehiaketa antolatu da. Bi kategoria izango dira, 6 urtetik 8ra bitartekoentzat eta 9tik 12 urtera artekoentzat. Parte hartzaileek gehien gustatzen zaien erakusleihoa marraztu beharko dute, parte hartzen duten establezimenduetan emango dizkieten laminan. Gaztetxoek bere lan eta marrazkiak martxoaren 27 baino lehenago entregatu beharko dute. Erabakia pinturarekin zerikusia duten aditu taldeak hartuko du.

Erakusleiho eta beira-arasak

Herriko dendek udaberriaren urtaroari harrera berezia eginen diotela ere igarri ahal izango dugu erakusleiho eta beira-arasetan, lora sortak izango baitira bertan eskaintzen diren produktu berriekin harmonian egonik.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera