Bizkaiko haurren mini atletismoko probak Ermuan jokatuko dira
Bizkaiko Atletismo Federazioak haurrentzat urtero antolatzen dituen mini atletismoko probak Ermuan jokatuko dira. Proba horiek igandean egingo dira Betiondoko kirol gunean. Proba horiek oso dibertigarriak dira, umeen adinari egokitutakoak, helduen atletismoan egin ohi direnak oinarri hartuz baina egokituriko erregulamendu eta material bigunekin, parte hartzaileek dibertitu eta jolasean kirol jarduera egin dezaten. Hori guztia kirolean murgiltzen has daitezen modu arrazoizkoan eta kirol federatuak duen goi exijentziarik gabe.
Hedabideek zabaltzen duten irudiaz bestelakoa erakutsi nahi diete jarduera honen bidez antolatzaileek ume parte hartzaileei. Horien nahia kirola haurren hezkuntzaren zati garrantzitsua izatea, hori baita kirol eskolaren oinarri eta funtsa. Umeak bere adinarekin bat datorren kirola egin dezala nahi da, bere gaitasun fisikoak landu eta garatu ditzan, azken boladan sarriegi gertatzen denarekin hautsiz, ume eta gazteek lehiakortasun huts eta agonikoarekin higuindu egiten baitira. Horretan gurasook erantzukizun eta erru handia dugu, guztiok goi mailakoak izatera iritsi daitezela (Ronaldo ispilutzat) nahi dugulako.
Laburbilduz, igandean aukera paregabea dugu kirolari gazteak animatzera joateko, beren lanarekin gozatzeko eta kirola jolaserako eta osasunaren mesederako hartzen dutela jabetuz.
Martxoaren 18ko igandean umeak kirolaz gozatzen ikusteko aukera izango dugu. Diren haurrak bezala jolasten ikusteko eta horiek dibertitzen diren moduan ikusteko: ahalegintzen, aukariak errepetatzen, barre giten, arauak betetzen eta horiek erantzukizunaz onartzen. Ez dute elkar bultzarik egingo, ez eta irainduko, edo arbitroari gordinkeriarik esango. Umeak kirola egiten ikusiko ditugu, egoera garbian, hezitzailean, jolasgarrian eta osasuntsuan. Haurrak haur direlako eta ez helduen modu txar, hanka sartzea eta eskemak errepikatzen dituzten kirolari txikiak.
Ermuko Atletismo taldeak Betiondora hurbiltzeko gonbite zabala luzatu gaituzte herritarroi, ez igandeko umeek jokoan ikustera bakarrik, atletismoaren kirola eta bere dohainak ezagutzera. Ez zarete damutuko!
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke