Minbiziaren kontrako eta AECC elkarteari laguntzeko zozketaren loteria partizipazioak

14.03.12
Gizartea

Estatuko Loteria eta Apustuen Erakundeak urtero loteria zozketa berezi bat eginen du, horretan bildutakoaren zati bat AECC elkarteari emanez bere zereginean laguntzeko eta minbiziaren kontrako ikerketan erabiltzeko. Zozketa berezi hori apirilaren 14ko larunbatean egingo da, -urteko 30. zozketa izango da- eta partizipazioak elkartearen logotipoa eramango dute. Zozketa berezi horretan 84 milioi euro banatuko dira saritan. Ia hamar zenbakitik lauk saridun izango dira.

AECC elkarteak beren kideek saltzen duen loteriaren %20 jasotzen du Estatuko Loteria eta Apustuen erakundeagandik, laguntza gisa. Horregatik hain zuzen aste honetako ostiralean –martxoaren 16an-, Ermuan dugun AECC taldeko kideek herriko plazan eta Zubiaurren asteroko merkatu txikiaren aitzakian izango dira loteria saltzen eta eskaintzen herritarroi, gure elkartasuna eskatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.