Aintzat hartzen eta betetzen ez den tabakoari aurre egiteko legeaz

15.03.12
Hiritarren Segurtasuna

Urtebete baino gehiago pasa da tabakismoari aurre egin eta horren salmenta, hornidura eta publizitatea arautzeko osasun neurriak ezartzen zituen 2011ko urtarrileko Legea indarrean sartu zenetik. Lege eztabaidagarri eta ez ulertu horrek, besteak beste, espazio publiko itxietan ezin dela erre ezartzen zuen. Harrez geroztik, Eguberri edo Inauteria bezalako egunetan edo itxi aurreko uneetan bezeroek Ermuko hainbat tabernetan erretzen dutela, eta establezimendu horietako arduradunek ez dietelarik atentzioa deitzen ez eta erretzea eragozten salatzen duten idatzi eta kexak jasotzen ditugu aldian-aldian.

Idatzi eta kexa horiek helarazten dizkiguten herritarrek Udal honek -Udaltzain agenteen bitartez- esku-hartzeko eta lege hauste horiek salatu eta zigortzeko eskatzen dizkigute, dagozkien isunak jarrita.

Tabakoari aurre egiteko lege urtebete baino gehiago indarrean egon arren, hori ez da %100 betetzen

Udala jakitun izan arren, esan behar, Udalek ez dugula herrian Tabakoari aurre egiteko legearen arau hausteak salatu eta zigortzeko eskuduntzarik. Legeak berak ezartzen duenez, inspekzio eta zigortzeko eskuduntza bakar bakarrik Estatuko Administrazioak eta Autonomi Erkidegoek dutela dio. Hori horrela, azpimarra behar da, Udalek ezin dugu inspekziorik egin ez eta zigorrik ezarri Lege horren arau-hautesteak direla-eta, ez baitugu eskuduntzarik.

Gure Autonomi Erkidegoan eta ekainaren 25eko 18/1998 Legean xedatutakoaren arabera, Drogamenpekotasunen prebentzioa, asistentzia eta gizarteratzearen eskuduntza Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak du.

Arau hausteengatiko salaketak Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Drogamenpekotasun zuzendaritzari aurkeztu behar zaizkio

Hori horrela eta arestian aipaturiko araudian xedatutakoarekin bat etorriz, herritarrei aditzera ematen dizuegu taberna edo leku itxietan erretzeagatik norbait kaltetua dela uste duenak salaketa jarri dezakeela, gertaeraren nondik norakoak Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari berri emanda. Organoak aztertu eta erabakiko du, gertaera hori arau-hauste administratiboa den edo ez eta, horrelakoetan, dagokion zigorra.

Esan bezala, salaketak Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari aurkeztu beahrko zaizkio, horretarako eredua eskaintzen duelarik bere webgunean. Salaketa egiteko idatzi-eredua ikusteko, saka lasterbidearen gainean.

Gure Udalak eskumenik eduki ez arren, Abiapuntu bulegoko leihatila bakarra medio dela salaketak jaso eta Eusko Jaurlaritzari helarazten dizkio

Idatzi eta kexen harira, esan behar gure Udalak herriko Merkatari eta Ostalarien Elkartearekin harremanetan jarri dela bere bazkideei gogorazi diezaioten, legeari jarraiki bezeroen osasuna babesteko derrigortasuna dutela eta beren establezimenduetan inolaz erre ez dadin hartu beharreko neurriak hartzea dagozkiela, data eta zirkunstantzia edozein izanik ere. Horrela egin ezean, edozein herritarrek Tabakoari aurre egiteko Legearen aplikazioa betetzeko eskatu eta, egin ezean, hori salatu dezakeela Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari gertatutakoaren berri emanez.

Horren guztiaren harira gogoratzen dugu, arau-hausteak salatu eta zigortzeko eskumenik izan ez arren, Eusko Jaurlaritzari bidali beharreko idatzi eredua Abiapuntun jasotzeko eta hori helarazteko aukera bai ematen dugula, herritarrak gobernuak duen edozein bulegoetara joateko eragozpen eta gastuak ekidin ditzan.

Abiapuntu bulegoan idatziari sarrera zenbakia eman ondoren, hori Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari helaraziko diogu, indarrean dagoen legeriak ezarritako baldintza eta berme guztiekin.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan