Aurtengo Ikasleen Gurasoentzako Bilguneari amaiera emateko saioa

15.03.12
Gizartea

Aurtengo 2011-2012 ikasturtean berriturik etorri zaigun ‘Gurasoen Bilgunerako ikasgela’ izeneko jarduera azken txanpan sartu da. Jarduerari amaiera emango zaio datorren astean. Hain zuzen ere martxoaren 20ko asteartean, Lobiano Kulturgunean arratsaldeko bost eta erdietatik zazpi eta erdietara bitartean egingo den azken saioan. Egun horretan saio dinamiko eta dibertigarria eginen da, familia osoa –guraso eta seme-alabek- elkarrekin parte hartu ahal izango duenean.

Ekimenaren antolatzaile den Gizarte ongizate zerbitzuak deia zabala luzatu digu gurasooi, aurreko parte har dezagun, bai aurrekoetan parte hartu dutenek bai eta estreinakoz joango direnek. Aurtengoan parte hartu duten ikastetxeetan bertan saioak egin izan dira eta baita ere, Lobianon bertan izaera orokorra izan dutenak, guztientzat zabalik.

Egitaraua doakoa da eta parte hartzaileek ez dute ezer ordaindu behar. Egitaraua zehatz-mehatz, gai, egun eta orduen berri izateko, ikus eta eragin behean uzten dizuegun artxiboan. Anima zaitezte eta parte hartu!

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.