Enpresen arteko borrokak, tartean hartu gaitu eta kalteak eragiten dizkigu ermuarroi

16.03.12
Erakundea

Ermua haran baten erdian kokatutako herria da. Gure orografia menditsua denez gero, malda dezente ditugu auzo eta kalean altuera ezberdinetan baitauzkagu. Egoera hori dela-eta, herritarron mugikortasuna errazteko xedez gure udalak arrapala edo eskailera mekanikoak jartzeko proiektua diseinatu eta enkantera atera zuen. Fase ezberdinetan obrak egin ondorez, sistema mekanikoak martxan jarri genituen hainbat kale eta auzoetara igotzeko. Harrez geroztik ermuarron bizi kalitateak gora egin du eta auzoen arteko herritarren joan-etorriak baita ere, esaterako Ongaraiko ikastetxeetara joateko, edo Santa Anako osasun zentrora, edota plazatik Goienkale edo Iparragirrera, edo Zerukoako etxeetara.

Sistema mekaniko horiek martxan jartzeak, bestalde, hainbat gorabehera edukitzea ere suposatu du (gerora sistemak estali egin genituen, iparraldeko kliman ohikoa dugun euriak kalte egiten ziolako) eta segurtasun araudia duten elementuak izanik, noizbehinka horiek ikuskatu, koipetu eta sasoian jarri behar izaten baitira. Eta noizbehinka mekanismoak gaizki erabili eta bandalismo jarduerengatik konpondu edo elementuak aldatu behar izan ditugu.

Schindler enpresak aurkeztu duen errekurtsoak herriko arrapala eta eskailera mekanikoak mantendu eta konpontzeko kontratuaren esleipena geldiarazi du

Iazko udazkenean gure udalak herriko arrapala eta eskailera mekanikoak mantendu eta konpontzeko zerbitzua kontratatzeko lehiaketa irekia deitu zuen. Kontratu horri aurre egiteko, 123.900 €, BEZ barne xedatuz. Deialdiaren oinarriei jarraiki, kontratazio mahaiak aurkeztutako proposamenak baloratu eta kontratua ThyssenKrupp enpresari esleitzea erabaki zuen. Horrek aurkeztu baitzuen proposamenik merkeena, enkantera ateratakoa baino %26 gutxiago, hau da 91.289,52 €rebn truke egingo zuela lana ziurtatzen baitzuen. Enpresa horren lehiakide den Schindlerrek ez zuen gogo onez onartu erabakia eta bere desadostasuna agertu zuen beste enpresari emandako puntuazioarekin. Bere desadostasuna agertuaz, errekurtsoa aurkeztu zuen.

Errekurtsoa ikusita eta legeak ezartzen duenari jarraiki, gure udalak ThyssenKrupp enpresari esleituriko mantenu kontratua geldiarazi behar izan du. Kontratua geldiarazi behar izan dugu, Schindlerrek aukreztutako errekurtsoaren gainean erabaki bat hartu bitartean. Erabaki hori Errekurritutako Kontratuen Organo Administratiboak eman behar du, zeina Autonomi Erkidego osorako bakarra den, lan-zama eta espediente piloa izanik.

Eskailera zatiak geldi ditugu Ermuan jatorrizko osagai eta aldagaiak falta ditugulako: Thyssenkruppek ez baitu jatorrizko aldagairik lortu konponketa egin ahal izateko

Thyssenkruppek Iparragirretik Santa Ana auzora doan eskailera zatia gelditu zuen otsailean matxuratua izateagatik. Udaltzainek horren berri eman zioten udal Bulego teknikoari. Matxuraturik dagoen elementua eskailera-mailak mugi eta jasotzen dituen kateetan dago, horrelako berriak jarri behar direlarik. Sistema mekaniko hori Schindler enpresak jarritakoa da eta, mantenua egiteko enkargua eman zaio enpresari jatorrizko aldagaia saltzeko erreparorik adierazi ez dioen arren, ustez osagaien salerosketa nahita luzatzen ari da, presioa sartzeko estrategiaren barne. Izan ere, beste enpresakoei osagaiak noiz edukiko dituzten presta ere ez baitie esaten.

Egoeraren azalpena xume eta benetakoa lerro hauetan laburbildutakoa da eta ez, gure udalak konponketari aurre egiteko dirudik ez duela, batzuek behin da berriz ideia hori lau haizetera zabaltzen diharduten arren, ez jakintasunez edo ezkutuko asmo txarrez.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da