Bizkaiko mini-atletismoko proba arrakastatsuak, Betiondo jokatutakoak

19.03.12
Kirolak

Bizkaiko lau puntu kardinaletatik etorritako ehundik gora atleta gazteek kolorea, gogoa eta ahalegina jarri zuten igandean Ermuan jokatutako mini-atletismoko probetan. Bizkaiko Federazioak jardunaldia antolatu zuen eta horren barneko proba eta lasterketak Ermuko Betiondo kirol guneko instalazioetan jokatu. Probak aterpean egin behar izan ziren, eguraldiak ez zuelako lagundu eta goizetik euria botatzen ari batzuen. Parte hartu zuten talde eta ikastetxeek ondorengoak izan ziren: Kurutziaga, Markina, Aritzatxu, Ondarroa, Elorrio, Anaitasuna, San Lorenzo, Zelaieta, Landako eta Lekeitio. Jokatutako probak, iraupen-lasterketa, luzera-jauzia, vortex jaurtiketak, 60 metroko hesi-lasterketa, eta Gin kana erreleboak.

Giro bikaina egon zen. Ehundik gora gazte kirolarekin gozatzeko eta elkarri animatzeko aukera izan genuen. Laburbilduz kirol jardunaldi aparta; atletismoaren oinarri diren adiskidantza eta errespetua ikusteko parada izanik. Bertaraturiko familiek ederto baino hobeto pasa zuten, etengabe animatuz eta gaztetxoen lanarekin gozatuz. Ikusleek beste kirol askotan gertatzen den ez bezala, ez zuten ernegaziorik edo jokaera txarrik ikusi. Familiek beren kideak lortutakoarekin ez ezik kirolari orok lortutakoarekin gozatuz, bakoitzaren mugak gainditzeko egindako ahalegin eta erakutsitako adorea eskertu eta txalotuz. Antolatzaileek beren atsegintasuna agertu dute guztia ondo atera zelako eta bide batez laguntzaile izan direnei eta parte hartu duten ikastetxeei beren esker ona publikoki adierazi nahi izan diete, egiten duten lana eta ekarpenaren emaitza izan zela uste baitute.

Jarraian eguneko emaitza eta sailkapenak uzten dizkizuegu, antolatzaile den Antonio Cidek bidali dizkigunak. Honek aurreratu digu, atzoko argazki eta bideoa laster batean ikusgai izango ditugula Atletismo Ermua webgunean.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira